Xanistebanetako ekintzen berri eman du Gazte Izanak elkarteak
Hilaren 23tik abuztuaren 5era bitartean antolatu dituzte jarduerak. Horien artean daude truk, mus eta toka txapelketak.
Hirugarrenez antolatu dute mus txapelketa. Oiartzungo Xanistebanak lehertzear dauden honetan, eragileak hasi dira apurka apurka festetarako antolatutako ekintzen berri ematen, eta, zerrenda horretara batu diren azkenak Gazte Izanak elkarteko kideak izan dira.
Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak hilaren 23tik abuztuaren 5era bitartean antolatu dituzte zenbait ekintza. Hona hemen hitzorduak:
- Hilak 23 (asteazkena), 16:30. Truk txapelketa Landetxeko lokalean.
- Hilak 24 (osteguna), 16:30. Mus txapelketak Landetxeko lokalean.
- Abuztuak 4 (astelehena). Herriko jubilatu eta pentsiodunei udalak ematen dien bazkaria antolatu dute.
- Abuztuak 5 (asteartea), 12:30. Toka txapelketa Landetxeko bolatokian.
Truk eta mus txapelketen kasuan, jakinarazi dute parte hartzaileek Oiartzunen erroldatuta egon behar dutela, eta 18 urtetik gorakoak izan behar dutela. Era berean, jakinarazi dute karta jokoetan izena egunean bertan eman beharko dela Landetxeko lokalean, 15:00etatik 16:00etara.
Toka txapelketaren kasuan, berriz, izena Landetxeko lokalean eman beharko da, 11:30etik 12:30era, eta kasu honetan ere parte hartzaileek adin nagusikoak eta Oiartzunen erroldatutakoak izan behar dute.
