Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Oiartzunera bizitzera etorritakoek egingo dute aurten sokadantza

Abuztuaren 1eko kultur ekitaldian Ihote taldea omenduko dute; sokadantzako protagonista, ordea, herrira bizitzera etorritakoak izango dira.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/07/17

Beste urte batez, herrian “ekarpen garrantzitsua” egin duten eragile edota herritarrak omenduko ditu Oiartzungo Udalak; gauzak horrela, Ihote Taldeari aitortza egingo dietela eta sokadantzan herrira bizitzera etorri direnek hartuko dutela parte jakinarazi dute. 

Abuztuaren lehenengoan omenduko dituzte Ihote taldekoak “herrian hain errotuta dagoen festa berreskuratu, birmoldatu eta zabaltzeko egindako lanagatik”. Ekitaldia Arizmendienean izango da, 18:00etan. Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea: “Jakin dute ospakizuna garai berrietara egokitzen eta aberasten, gure nortasuna indartzen eta festa giroan komunitatea sendotzen”.

Frankismoak inauteriak desagertzea ekarri zuen herrian. 1989. urtean, ordea, Ugaldetxo Kultur Taldeko kideak herriko auzoetan barrena ibili ziren inauteriak ospatzen. Mozorrotuta irten ziren urte horretan, eta gainerako auzoetako bizilagunekin elkartu zirenean herriko zaharrengana jo zuten inauteriak nola ospatzen zituzten jakiteko. Udalak kontatu duenez, hor hasi ziren Ihoteak, ihote baltsa eta puska biltzea ezagutzen. Gero, 1990ean berreskuratu zituzten Ihoteak, eta auzoz auzo puska biltzen ibili ziren kuestazioan. Ordu batzuk geroago, ilunabarrean, suaren bueltan ihote baltsa dantzatu eta lehenengo intxixuak, intxixu beltzak alegia, iritsi ziren herrira.

Hurrengo urtean Intxixuen pertsonaia mitologikoa landu eta gaur egun herrian horren ezagunak diren zortzi intxixuak agertu ziren, auzo bakoitzeko bana. Orduz geroztik kaleko zein mendiko sorginak gehitu dira, zakuak berreskuratu dira, abesti berriak sortu dira…

Ildo horretatik, Mendiburuk nabarmendu du oiartzuar guztientzat tokia duen festa dela. “Denentzat dago lekua ihoteetan: familientzat, gazteentzat, baserrietan urruti bizi diren herritarrentzat… Plazara ez ezik, auzo guztietara zabaltzen da jaia eta herriko kultura eta gure izaeraren adierazle nagusia da”.

Era berean, abuztuaren 2ko sokadantzan atzerritik etorri diren bizilagunek egingo dute dantza udal korporazioarekin batera. Ekimen horren harira, alkateak azpimarratu du sokadantzak komunitatea islatzen duela. “Eskutik helduta eta zubietan elkar gurutzatzen dugun herritarrak gara. Guztiok osatzen dugu Oiartzun eta elkarrekin ari gara etorkizuna sortzen. Oiartzun euskararen arnasgune bat da eta etorkizunean ere hala izaten jarraitzea nahi dugu. Horregatik egiten diegu ongietorri oiartzuar berriei, gure herria barrutik ezagutu eta bizi dezaten, guztion artean herri berdinzale eta euskaltzalea sor dezagun. Komunitate anitza, bizia eta aberatsa osatzen dugu eta guztiok batera emango diegu hasiera aurtengo Xanistebanei”.

Sokadantzaren ondotik, Birgilio Labandibarrek eta Xabier Izagirrek piztuko dute suziria, jai batzordeak Xanistebanetan eta herrigintzan urte luzez egin duten lana goraipatu nahi baitu. Alkateak ere Labandibar eta Izagirreren konpromisoa eskertu du. “Beti lanerako prest; Oiartzun pasioz bizi dute eta badakite duten grina ingurukoei ere kutsatzen. Udalaren izenean ere eskerrak eman nahi dizkiegu haien kemenagatik eta herriarentzat hain baliotsua den ekarpenagatik”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.