Bihar iritsiko dira Oiartzunera 'mugalariak'
Hilaren 14an ekin zioten bideari Urruñan, eta Oiartzunen amaituko dute ibilbidea igandean (hilak 20). Hala ere, bihar iritsiko dira Oiartzunera.
"Mugalariak" Instagrameko irudi batean. @tturtturoiartzun Bigarrenez ari dira egiten Mugaldeko udalekuak 2010-2011 urteetan jaiotako gaztetxoak; euskarazko aisialdia sustatzeko udalekuak dira, baita Iparraldeko zein Hegoaldeko gazteen loturak sendotzeko ere.
Urruñan eman zioten hasiera bideari hilaren 14an, eta Igantzi eta Lesakatik ibili ondotik Oiartzunen amaituko dute ibilbidea igandean (hilak 20). Hala ere, bihar (larunbata, hilak 19) iritsiko dira Oiartzunera.
