Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskotren Ligako ohorezko txandan da Hibaika

Asteburuko bi estropadetan laugarren egin dute Iñaki Mendizabalenak, lan bikaina eginda. Gizonen ontziak, hirugarren egin du Portugaleten.

Emakumeak Pasaian larunbatean, gizonak Portugaleten atzo.Aitor Arrizabalaga/ Dani Novas
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/07/21

Bikain ari dira Hibaika Arraun Elkarteko bi eskifaiak. Lana txukun eta emaitzak ere horrela iristen ari dira, aldekoagoak batzuetan besteetan baino, baina oro har ezarritako helburuei begiratuta, bidea egoki osatzen.

Eta  lan horrek ematen ditu fruituak. Horren erakusle, emakumeen ontzia Euskotren Ligako ohorezko txandan ariko dela asteburuko bi estropadetan laugarren sailkatu ondoren. Pasaian aritu ziren larunbat arratsaldean Iñaki Mendizabalek gidatzen dituenak, eta atzo berriz, Orion.Orio, Tolosaldea eta Hondarribiaren atzetik izan zen laugarren atzokoan Hibaika, eta Arraunen aurretik.

Atzoko estropadaren ostean pozik azaldu zen Eva Lopez Hibaikako arraunlaria, “asteburu oso ona izan da guretzat, helburuak bete ditugulako. Helburua laugarren sailkatzea zen eta bete dugu, poliki poliki. Oso pozik gaude”.

Iñaki Mendizabal entrenatzen duen taldeak egindako lanarekin pozik ere: “Asteburu biribila, atzo eta gaur, laugarren izan gara, baina hurrengo asteburuei begira ohorezko txandan irtengo gara. Oso estropada ona egin dugu azken metroetara arte, hor pixka bat nahastu zaizkigu olatuak eta, baina azkenean asteburua, puntuei dagokionean oso positiboa izan da”.

Sailkapen orokorrean, laugarren dira Hibaikako emakumeak.

Bandera eta hirugarren postua

David Cobjucek gidatzen duen eskifaia ere oso ondo ari da lanean, eta horren erakusle dira emaitzak. Larunbatean  arerio zuzena duen Oriori irabazi zion etxean erakustaldi bikaina eginda. Bandera bat gehiago, hirugarrena, Hibaikako senior gizonentzat.

Igandean berriz, Portugaleten aritu ziren. Bandera bila atera ziren errenteriarrak, estropada guztietan egiten duten moduan, baina ez zuten asmatu atzoko jardunaldian eta azkenean hirugarren egin zuten. Sasoi polita egiten ari dira Cobjucenak eta egiten ari diren lanaren emaitza agerian uzten ari dira.

Jano Fariña arraunlariak egin zuen atzoko estropadaren ostean asteburuaren balorazioa. “Asteburu gogorra oso baina balorazio ona egin behar dugu, larunbatean bandera irabazi genuelako eta gaur lehian izan garelako Portugaleterekin bere etxean. Ez dugu irabazi, baina kirolak gauza hauek ditu. Hala ere, bigarren jarraitzen dugu sailkapen orokorrean, play offerako postua da hori, eta taldea ondo ari da lanean egin dugun aurre denboraldiagatik. Baikorra naiz, taldeak bandera gehiago irabazteko aukera du, eta asmo horrekin goaz, banderak irabaztera”.

KAE2 Ligako sailkapen orokorrean bigarren dira Hibaika Arraun Elkartekoak, liderra den Orio B ontzitik bost puntura eta hirugarren sailkatua den Portugalete baino hiru puntu gehiagorekin. Liga irabaztea zail dute lau estropaden faltan, gelditzen diren estropada guztiak irabazteaz gain, Orio Bk hirugarren sailkatu beharko lukeelako horietakoren batean, edo beherago. Hala ere, ez da ezinezkorik, eta hori sinistuta aterako dira uretara Cobjucenak.

Harrera berezia atzo Hibaikako KAE2 Ligako arraunlariei eta Orioko banderari. Jaiak gaur hasiko badira ere, larunbatetik festa giroa nagusi da Errenteria-Oreretan. Atzokoan, madalen aurreko txistulari kontzertua izan zen Zumardian Alaitz eta Maider abeslari gonbidatuekin, eta  detaile bikaina izan zuten txistulariek. Entsegua eten eta tartea eskaini zieten Hibaikako arraunlariei bandera astintzeko, baita Txapeldunak doinua jo eta abesbatzak kantatu bildutakoen txalo artean.

Arkaitza tabernan ere egin zien Jone Arrutik harrera Hibaikakoei, etxea parez pare irekita, barra barruraino sartu zituen irabazitako Orioko banderarekin. Ezaguna da Arruti Orio zale amorratua dela.

Hibaikako arraunlariak Orioko Banderarekin Arkaitza Tabernako barra atzean. Argazkia: Dani NovasDani Novas

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.