2025/7/21

Gora baserritarrak, gora madalenak!

Hasi dira festak; aurretik bost egun, 101 ordu eta 150 ekitalditik gora gozatzeko.

Herriko gazteenek hasiera eman diete madalenei

Batuburrunban abiatu dira Errenteria-Oreretako haurrak Koldo Mitxelena plazara. Bertan, txupinazo txikia egin dute musika, dantza eta konfeti artean.

madalenak, herri bazkaria

Hasi da atzerako kontua

Mahaiaren bueltan elkartu dira dozenaka lagun herri bazkarian, elkarrekin abiatzeko Herriko Plazara txupinazora.

Xanistebanetako egitaraua aurkeztu dute

Abuztuaren 2tik 6ra izango dira Xanistebanak, baina hilaren 27an hasita, zenbait ekintzez gozatzeko aukera izango dute oiartzuarrek.

Euskotren Ligako ohorezko txandan da Hibaika

Asteburuko bi estropadetan laugarren egin dute Iñaki Mendizabalenak, lan bikaina eginda. Gizonen ontziak, hirugarren egin du Portugaleten.

Euskal Herriko txapela jantzi du Oiartzunek

Leitzaren aurka jokatu zituzten atzo Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketako finalak, eta 3-0 irabazi zuten oiartzuarrek.

Txistulariek eta haien lagunek madalenak girotu dituzte

Handia izan zen atzoko Madalen Aurreko Txistulari Kontzertua. Handia ikuskizuna, eta handia publikoaren erantzuna.

Bateleren erregulartasunak saria izan du

Sasoiko hirugarren bandera irabazi zuen atzo 'Batelerak' ontziak. 'Erreka', berriz, larunbatean ederki eta atzo apalago.

Berpizkunderako asteburua San Pedron

Larunbatean banderaren jabe egin, eta igandean bosgarren izan zen Libia trainerua Gorlizen. Sailkapenean gora begira jarri dira moreak.

Gazte Eguneko elastikoa jasotzeko eguna, bihar

19:30ean izango da hitzordua, Oiartzungo Udaletxeko pleno aretoan.

Gehiago