Haurren danborradak izan dira egun handiko protagonistak
Gamon Ikastetxea, Agustinak, Egiluze, Koldo Mitxelena, Ige Telleri, Alaberga, Beraun, Errenteriako dantzariak, eta hainbat txarangek alaitu dituzte kaleak Alabergatik abiatuta.
Danborraren jaia egin dute gaur. Haurren danborradak izan dira madalenetako egun handiko protagonistak. Gamon Ikastetxea, Agustinak, Egiluze, Koldo Mitxelena, Ige Telleri, Alaberga, Beraun, Errenteriako dantzariak, eta hainbat txarangek alaitu dituzte kaleak Alabergatik abiatuta. Erdialdeko kaleetatik barrena egin dute emanaldia danbor eta barril jole gazteek, eta Zumardian bukatu dute, danborrada denen doinuen fusioarekin.
Eguraldia lagun egin dute gaurkoa, eta danborrak gogotik astindu dituzte. Bateren bat urduri zen, baina ziurrenik alboan bidea egiten izan dituzten gurasoak urduriago izan dira. Kolore eta doinu bereziz jantzi dute aurten ere haurrek Madalen Eguna.
Egitaraua ikusteko klik hemen.
