2025/7/22

Haurren danborradak izan dira egun handiko protagonistak

Gamon Ikastetxea, Agustinak, Egiluze,  Koldo Mitxelena,  Ige Telleri, Alaberga, Beraun, Errenteriako dantzariak, eta hainbat txarangek alaitu dituzte kaleak Alabergatik abiatuta.

Auzoen arteko sokatira txapelketa abuztuaren 3an izango da

Artaso elkarteak antolatuta, 37. auzoen arteko sokatira txapelketa egingo dute abuztuaren 3an, 16:00etan, Madalensoro pilotalekuan.

Gaur jaietako egun handia

Goizean zehar herri kirolak, Xanti eta Maialen buruhandiekin batera, EMKE Musika Bandaren Madalenetako kontzertua eta Panier Guneko bakarrizketa izan dira protagonistak.

Leire Perlines / Ikerne Zarate

Magali Albisu Etxebestek brontzezko domina lortu du Granadan

Oarsoaldeko OTXE JRG Norclamp taldeko kideek "emaitza garrantzitsuak" eskuratu dituzte Bazako Espainiako Txapelketan.

Zenbait hegazti askatu dituzte Listorretan

Urnietako Basabizi zentroan osatutako bost sorbeltz askatu zituzten Barrengoloiako aisiagunean pasa den igandean.

Seiehun lan eta kalitate gorena

Saritutako lanekin liburuxka bat egin dute urtero bezala. Gaur egin dute sari banaketa Lekuonako Sorlekuan.

Itsas Mendi elkarteko Ritxi eta Asier Lasaren bakailaoa izan da onena

Ostiralean bukatu zuten Niessen elkarteak antolatzen duen bakailao txapelketa, Pasai Donibaneko Itsas mendikoek prestatutakoa eraman du sari nagusia.

Hilabeteko udalbatzarra egingo dute bihar

Ikasturteko azken saioa egingo dute bihar (hilak 23), 18:00etan. Bederatzi puntu jorratuko dituzte batzarrean.

Gehiago