Hilabeteko udalbatzarra egingo dute bihar

Ikasturteko azken saioa egingo dute bihar (hilak 23), 18:00etan. Bederatzi puntu jorratuko dituzte batzarrean.

Uztaileko ohiko udal osoko bilkura bihar (asteazkena, hilak 23) egingo dute, ohi baino astebete lehenago.

18:00etan hasiko da saioa, eta bederatzi puntu landuko dituzte:

  • Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  • Azpeitia Isasa SL. ALT-6 eremuko 5-1 lursailean etxebizitzak antolatzeko Xehetasun Azterketa.
  • Kontabilitateko eskubideen bajak.
  • Onartzea 2024. urterako igoera gehigarria (%0,5ekoa) eta honen aplikazioa erabakitzea.
  • Enplegu publikoa antolatzeko 2025-2027 plana onartzea.
  • Organo kolegiatuetako udalaren ordezkarien izendapena aldatzea: GPS- Gipuzkoako Parketxe Naturalaren Sarea fundazioa.
  • Kontu orokorra: Kontu bateratuen memoriaren berri ematea.
  • Beste organoen jardueraren jarraipena.
  • Eskari galderak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.