Itsas Mendi elkarteko Ritxi eta Asier Lasaren bakailaoa izan da onena
Ostiralean bukatu zuten Niessen elkarteak antolatzen duen bakailao txapelketa, Pasai Donibaneko Itsas mendikoek prestatutakoa eraman du sari nagusia.
Ritxi Lasa sanjuandarra lehiaketaren sari nagusiarekin. Itsas Mendi elkarteko Ritxi eta Asier Lasak prestatutako Bakailaoa aitonaren erara izan da Niessen elkarteak antolatutako bakailao txapelketaren irabazlea. Oarsoaldeko 18 elkarte gastronomiko aritu dira denera lehian.
Bigarren sailkatuak Aldeguna elkarteko Estanis Alvarado eta Joxan Susperregi izan dira; eta hirugarrenak, berriz, Alaberga auzoko Arditurri elkarteko Aritz Sanchez eta Enara Maiz.
Bakailaoaren prestaketa librea zen, elkarte bakoitzak bere irudimena erabiliz jarduteko. Epaimahaia, berriz, Karlos Gonzalez sukaldaritza irakaslea, Sihara Nuño editorea, idazle eta margolaria; Maider Barros, Iberdrola ligako eskubaloiko jokalaria; eta aitor Arandigoien, Arraunlari Berri jatetxeko sukaldariak osatu dute.

Bakailaoa aitonaren erara platerarekin irabazi dute.
