Langile gehiago Lezoko Udalaren mantenu eta konponketa lan zerbitzuan
Bi langile gehiago ditu udal brigadak. Udalak adierazi du ahalegin ekonomiko handia egin duela lantaldea indartzeko.
Brigadako langileen ibilgailuetako bat. Bi langile gehiago ditu udal mantenu eta konponketa lan zerbitzuak, brigada bezala ere ezaguna. Mikel Arruti Lezoko alkateak adierazi duenez, “udalaren baliabideak zein diren kontuan hartuta, brigada bezalako lan talde bat handitzea ahalegin ekonomiko handia da, baina beharrezkotzat dugu herriaren mantenu lanak egonkortu eta baliabideak horri eskaintzea. Herritarrek pasatzen dituzten abisuei esker ere kasu asko larriegiak izan aurretik konpon ditzakegu eta horrek ere zerbitzua errazten du”.
Brigadako langileek zeregin asko dituzte: argiteri sarearen eta ur eta estolderia sarearen mantenua egiten dute bai eta konpontze lanak ere bai; herriko altzarien eta instalazioen, bai eta jai eta ekitaldietako azpiegiturak eta materialak prestatu eta muntatzen dituzte, besteak beste. “Herriaren eguneroko mantenu lanak gero eta gehiago dira, eta gero eta behar gehiago hautematen dituzte herritarrek. Horiei konponbidea emateko, brigada taldea handitzea beharrezkoa zen”.
Zaintza lana egiten dute ere brigadakoek. Lezoko Udala: “Zaintzak ere ingurumena, herriko azpiegiturak, eta bizi garen kaleak zaintzea barnebiltzen du. Hori dela eta, lezoarrek herri zaindua mantentzeko egiten duten esfortzua nabamendu arren, udalak ere baliabideak kudeatu eta lehentasunen artean jarri nahi izan du herria zaintzea”.
