2025/7/23

Kuadrilla eguna madalenak

Herri bat taupada bakarrean

Herri dira. Berriro erakutsi dute hori errenteriar oreretarrek kuadrillen egunean, sare sendoa eraiki dutela, baita festarako ere. Palestina eta txosnak gogoan izan ditu marea arrosak.

Bihar altxatuko dute lertxuna Iturriotzen

Bihar (hilak 24, osteguna) hasiko dira Iturriotz auzoko festak. Sei egun izango dituzte bizilagunek jaiez gozatzeko.

Osasun sustatzaileei aitortza

Errenteriako Gurutze Gorriak diploma eta saria emango die herriko zortzi eragileri.

Bustita ere, jarraitzen du festak

Xanti, Maialen eta buruhandien konpartsak udaletxeko arkupetan egin dute ohiko saioa euriarengatik. arratsaldean, marea arrosak hartuko du herria urtero errepikatzen den saretze kolektibo erraldoiaren erakusgarri.

Hilaren 25etik irailaren 21era, Renferen zerbitzuan etenaldi handia

Egun horietan guztietan Pasaia eta Irun artean ez da trenik izango, hirugarren errailaren lanengatik.

Animalien aurkako tratu txarrik gabeko jaiak nahi ditu Podemosek

Pasaiako Podemosek indarkeriarik gabeko jai eredu bat eskatu du, "poza inoren minaren gainetik eraiki ez dadin".

Langile gehiago Lezoko Udalaren mantenu eta konponketa lan zerbitzuan

Bi langile gehiago ditu udal brigadak. Udalak adierazi du ahalegin ekonomiko handia egin duela lantaldea indartzeko.

Santioek aldaketak eragingo dituzte trafikoan eta aparkalekuetan

Santioek trafiko eta aparkaleku aldaketak eragingo dituzte Donibanen, hilaren 24tik 31ra. Bizkaia plazan aparkatzeko baimenak ere eska daitezke, jaietan erabiltzeko.

Mantenu lanak egiteko, Bekoerrota abuztuaren 4tik 17ra itxita

Lezoarrek Donibaneko kiroldegia eta Errenteriako Fanderiako instalazioak erabiltzeko aukera izango dute.

Gehiago