Mantenu lanak egiteko, Bekoerrota abuztuaren 4tik 17ra itxita

Lezoarrek Donibaneko kiroldegia eta Errenteriako Fanderiako instalazioak erabiltzeko aukera izango dute.

Urtereko mantenu lanak egingo dituzte abuztuan Bekoerrota kiroldegian. Herriko kirol eta osasun azpiegitura abuztuaren 4tik 17ra (bi egun horiek barne) itxita izango da; abuztuaren 18an (astelehena) zabalduko ditu berriz ere ateak.

Lezoarrek, baina, izango dute jarduera fisikoa egiteko aukera bitarte horretan. Izan ere, udalak akordioa egin du Pasaiarekin eta Errenteria-Oreretarekin lezoarrek euren instalazioetan tokia izan dezaten. Zehazki, abuztuaren 4tik 17rako bitarte horretan Donibaneko kiroldegia eta Fanderiako azpiegiturak erabili ahal izango dituzte herritarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.