Osasun sustatzaileei aitortza
Errenteriako Gurutze Gorriak diploma eta saria emango die herriko zortzi eragileri.
Gurutze Gorriaren iazko jaietako ekitaldiaGurutze Gorria Errenteriako Gurutze Gorriak saria eta diploma emango die herriko zortzi eragileri osasuna sustatzeko egiten duten lanagatik. Hori horrela, lan horren aitortza egingo die San Agustin Agustinetako elkarteari, Alaberga auzoko La Magdalenari, Beraungo Bienvenidori, Gabierrotako Laguntasunari, Galtzarabordako El Parqueri, Kaputxinoetako san Joseri, Olibeteko Beti Bizkorri, eta Pontikako Arramendiperi.
Esker ona adierazi nahi die Gurutze Gorriak sariaren bidez “komunitatean eta auzoetan osasun aktibo garrantzitsuak diren erretiratuentzako aisialdirako eta elkarbizitzarako gune hauei”. Izan ere, “funtsezkoak” direla dio osasuna mantendu eta indartzeko, “baita adineko pertsonen bakardadearen aurkako borrokan laguntzeko ere”.
Ekitaldia bihar izango da, hilak 24 osteguna, herriko Plazan 11:30ean. Ekitaldia Euskadiko Gurutze Gorriko presidente Estibaliz Arnaiz; Gurutze Gorriko ordezkari berezia, Antxon Amunarriz; Errenteriaklo alkatea Aizpea Otaegi, eta udaleko bozeramaileen batzordea.
