Buruhandi eta erraldoien konpartsen topaketak egin dituzte
Euskal Herriko zenbait herritatik bertaratu dira erraldoien eta buruhandien konpartsen topaketetara. Herria dantzan jarri dute.
Madalenetako azken eguna da gaurkoa, eta, ohi modura, ehunka bizilagun elkartu dituen ekitaldia izan dute herrian, eguerdi aldera. Erraldoien eta buruhandien konpartsen topaketak izan dira gaurko protagonista. Erein elkarteak antolatu ditu topaketak, eta ez dago zalantzarik: arrakastatsua izan da ekitaldia.
Koldo Mitxelena plazan elkartu dira lehenbizi denak; bai erraldoiak, bai buruhandiak, haurrak, gazteak, helduak…. Oro har, esan daiteke topaketa horrek Euskal Herriko txoko ezberdinetako jendea erakarri duela, hamarna herritako erraldoi eta buruhandiak elkartu baitira Errenterian.
Eguraldi alai eta eguzkitsuarekin ekin diote bideari, baina euria ere egin du une batez, eta Biteri kaletik Koldo Mitxelena ikastetxeko aterpera joan dira.
Han denak berriz elkartu, eta txistularien doinuen erritmoak jarraituz dantza egin dute denek.
HITZA erraldoi eta buruhandien topaketetan izan da, eta zenbait irudi bildu ditu bertan.
Madalen jaiak. Santiago Eguna
- 16:00-20:00 Madalenetako GT-LMP txapelketa. Reina aretoa. Antolatzailea : Hobby Cars elkartea.
- 16:30-19:30 ATLAS MUNDUA. Adin guztietarako mahai-joko modernoak.
Hombrados Oñatibia plaza. Agustinak. Antolatzailea : Asociación Atlas taldea. - 17:00 DANTZA JAIALDIA. Zumardia. Antolatzailea: Eureka Gazte taldea.
Laguntzailea: Oliber Nestar Dantza eskola - 17:30 ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSEN IRTEERA. Ibilbidea: Koldo Mitxelena, Maria de Lezo, Madalena, Foru plaza, Biteri txiki, Herriko plaza. Antolatzailea: Erein Elkartea
- 17:45 Kale antzerkia: “WELCOME&SORRY”, Ganso&cia. Koldo Mitxelena patioa
- 19:00 MUNDUKO ARROZAK. Panier-gunea. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa
- 19:00 Kontzertua: PETTI. Xabier Olaskoaga plaza.
- 19:00 XANTI ETA MAIALEN ERRALDOIEN AGURRA. Ondoren, UREZKO ZEZENA ENTZIERRO TXIKIA. Herriko Plaza
- 19:00 Erretako txahalen XX. DASTAKETA ERRALDOIA. Iztieta. Diputazio plaza. Antolatzailea: Euskaldarrak Elkartea.
- 22:30 Kontzertua: BANTZALDIA. ERRENTERIAKO MUSIKA KULTUR ELKARTEAREN BANDAREN EMANALDIA Luis Mari Moreno “Pirataren” partaidetzarekin. Zumardia. Antolatzailea: Errenteriako Musika Kultur Elkartea.
- 00:00 ZEZENSUZKOA. Ondoren, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Bandak “El CENTENARIO” ohiko pasodoblea joko du, eta jaiak amaituko dira.
