Batukadak irekiko ditu jaiak
Abuztuaren 1ean, xanistebanetako lehen egunaren bezperan, batukada egingo dute 20:00etan. Bertan parte hartu nahi duten herritarrak hilaren 30ean txosnagunean egingo den entsegura deitu dituzte.
Larunbatean (abuztuak 2) hasiko dira xanistebanak, baina, herritarrek bezperan inauguratuko dituzte. Izan ere, Oiartzungo txosnek eta Oiartzungo Feministek Asanbladak lankidetzean antolatuta, batukada egingo dute du ostiralean (abuztuak 1) 20:00etan. Plazan hasiko dira, eta hortik txosnagunera jaitsiko dira, txosnen irekiera “irudikatzera”.
Batukadan parte hartzeko asmoa dutenentzako hitzordua jarri dute ostegunean (hilak 31). Biharamunerako entsegua egingo dute bertan, 18:30ean.
