
Santiago plazaren inguruan bildu dira herritarrak, hantxe ezarri baitute gaurko protagonista izan den kukaña.

Gizonezkoetan sanjuandarrek estropada bikaina gauzatu zuten igandean. Bigarren txanda irabazi eta sailkapen orokorrean hirugarrenak izan ziren, Orio eta Donostiarraren atzetik. Errenteriarrak ere fin aritu ziren.

Larunbatean (abuztuak 2) hasiko dira Oiartzungo jaiak, eta udalak zenbait zerbitzu egongo direla iragarri du. Eraso matxisten prebentzio eta arretarako guneaz gain, komun publiko gehiago jarri, Xorrola zerbitzua handitu, eta trafikoan aldaketak egongo direla jakinarazi dute.

Munduko lehiaketa koral ospetsuenetako eta zorrotzenetakotzat hartzen da Tokyon antolatzen den hiru eguneko lehiaketa internazionala. Parte hartu duten bi modalitateetan lortu dute urrezko saria.

Pasaiako Udalak etxez etxeko langileen hitzarmena hobetzeko baliabideak agindu baldin baditu ere, Matia-Goxara enpresari baliabide horiek bere etekinetara bideratu nahi izana leporatzen diote langileek. Zenbat greba egun iragarri dituzte.

Herrira bizitzera etorritakoek egingo dute xanistebanen hasierako sokadantza. Casanova eta Mosquera dira dantzan ariko direnetako bi; kataluniarra da bata, eta ekuadortarra bestea.

Lau euroren truke eskuratu daiteke dagoeneko liburua hamar salmenta puntutan. 55. alea da.

Abuztuaren 1ean, xanistebanetako lehen egunaren bezperan, batukada egingo dute 20:00etan. Bertan parte hartu nahi duten herritarrak hilaren 30ean txosnagunean egingo den entsegura deitu dituzte.