Batelerek sasoiko laugarren bandera lortu dute

Gizonezkoetan sanjuandarrek estropada bikaina gauzatu zuten igandean. Bigarren txanda irabazi eta sailkapen orokorrean hirugarrenak izan ziren, Orio eta Donostiarraren atzetik. Errenteriarrak ere fin aritu ziren.

Asteburu honetan ETE 10. jardunaldia, KAE1 Ligako 9. eta 10. jardunaldiak, KAE2 Ligako 9. jardunaldia, eta Euskotren eta Eusko Label Ligako 7. eta 8. jardunaldiak jokatu dira. Nabarmentzekoa izan da asteburuan Batelerek lortu duten bandera. Sasoiko laugarrena izan da.

Aldi berean, sanjuandarrek gizonezkoetan asteburu borobila gauzatu dute. Izan ere, lehen txandatik ateratzea lortu eta hurrengo estropadetan bigarren txandan arituko dira borrokan. Igandean batez ere sekulakoa egin zuten arroxek. Castro Urdialesen bigarren txanda irabazi eta sailkapen orokorrean hirugarrenak izatea lortu zuten, Orioren eta Donostiarraren atzetik.

Gainontzekoek ere asteburu bikaina egin dutela ezin uka daiteke. Emakumeetan Hibaikak Zumaiari puntu bateko errenta atera dio eta ohorezko txandan mantentzea lortu du. Gizonezkoetan, berriz, errenteriarrek jardunaldi bakarra izan zuten eta bigarren postuan amaitu zuten estropada. Sanpedrotarrek goranzko joera hartu dute, eta asteburuan bi emaitza bikain egin dituzte: Kantabrian bosgarren eta Santurtzin laugarrenak izan ziren.

Euskotren Liga:
Getxoko ikurriña: Hibaika 4. postua
Castro Urdialeseko ikurriña: Hibaika 8. postua
 
Eusko Label Liga:
• Getxoko ikurriña: San Juan-Koxtape 6. postua 
• Castro Urdialeseko ikurriña: San Juan-Koxtape 3. postua 
 
ETE Liga:
• Santurtziko ikurriña: Batelerak 1. postua (Bandera)
 
KAE1 Liga:
Marina de Cudeyo bandera: San Pedro 5. postua
Santurtziko ikurriña: San Pedro 4. postua
 
KAE2 Liga:
Murueta ikurriña: Hibaika 2. postua
 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.