Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Natura guneetara bisita gidatuak

Lau Haizeta parkera, Aiako Harria parke naturalera, Añarbeko baso erreserbara, Azpitarteko haitzuloetara eta Aldura-Igantziko inguruetara bisita gidatuak antolatu ditu Errenteriako Udalak. Abuztuan hasiko dira bisitak, eta urrian izango da azkena.

Oier Iriarte Arrondo
Errenteria-Orereta
2025/07/29

Beste behin, natura guneetara bisita gidatuak antolatu ditu Errenteriako Udalak. Abuztutik urrira arte Lau Haizeta parkean, Aiako Harrian, Añarbeko baso erreserban, Azpitarteko haitzuloan eta Aldura-Igantziko inguruetan ibiliko dira naturazaleak.

Abuztuaren 10ean egingo dute lehen bidaia. Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoan hasiko dute ibilbidea, eta Azpitarteko haitzuloetarainoko jarraituko dute. Iraganera jauzi egingo dute bisitariek, “Paleolitora bidaia eginez, arbasoen bizileku hura ezagutzeko aukera emanez”. Irailaren 6an eta urriaren 5ean errepikatuko dute bisita.

Hurrengo helmuga Lau Haizeta Parkea eta Monumentu Megalitikoak izango dira; abuztuaren 16an, hain zuzen ere. San Marko gotorlekuko aparkalekutik abiatuko dira, eta hiru orduko ibilbidea egingo dute, Txoritokietako estazio megalitikoa ezagutzeko. Azpitarteko haitzuloetan egingo duten bezala, denboran atzera egiteko txangoa izango da, “estazio horrek historiaurreko hainbat hilobi monumentu mota baititu, hala nola, trikuharriak eta tumuluak”. San Marko eta Txoritokietako gotorleku militarrak ezagutzeko parada ere izango da. Irailaren 14an eta urriaren 11n ere egingo dute bisita bera.

Abuztuaren 24an Añarbeko baso erreserbaren txanda izango da. Idoiatik (Susperregi) abiatuko dira lau orduko ibilaldia egiteko, eta Malbazargo eta Pagosardeko hezeguneetako faunaren berezitasunei buruzko informazioa jasoko dute. Irailaren 20an eta urriaren 19an errepikatuko dute bidaia.

Azken bisita Aldura, Pertsele eta Igantzi mendietara egingo dute, abuztuaren 30an. Idoiatik (Susperregi) hasiko dute ibilaldia, eta “mendi hauen eta Añarbeko urtegiaren inguruan dauden ikuspegi panoramikoen paisaiak ikusi ahal izango dira”. Lau ordu iraungo ditu txangoak, eta Aldurako elur-zulo, basoa lehengoratzeko prozesu, anfibioak babesteko ur putzu eta hegaztien biodibertsitateari buruz ikasteko aukera izango da. Irailaren 28an eta urriaren 25ean errepikatuko dute bisita.

Aurten ere, lau ibilbideak egiten dituena Oarsoaldeko Museoak doan bisitatzeko bi bonu pareren zozketan sartuko da. Irteera guztiak 10:00etan abiatuko dira, eta doakoak izango diren arren, lehenagotik izena eman behar da Errenteriako Turismo Bulegora gerturatuz, 943 494 521 zenbakira deituz, edo turismoa@oarsoaldea.eus helbidera idatziz

 

Bisita gidatuen egutegia

Azpitarteko haitzuloetara bisita:

  • Abuztuaren 10ean, 10:00etan, Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegotik.
  • Irailaren 6an, 10:00etan, Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegotik.
  • Urriaren 5ean, 10:00etan, Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegotik.

Lau Haizeta parkea eta Monumentu Megalitikoetara bisita:

  • Abuztuaren 16an, 10:00etan, San Markoko gotorlekuko aparkalekutik.
  • Irailaren 14an, 10:00etan, San Markoko gotorlekuko aparkalekutik.
  • Urriaren 11n, 10:00etan, San Markoko gotorlekuko aparkalekutik.

Añarbeko baso erreserbara bisita:

  • Abuztuaren 24an, 10:00etan, Idoiatik (Susperregi).
  • Irailaren 20an, 10:00etan, Idoiatik (Susperregi).
  • Urriaren 19an, 10:00etan, Idoiatik (Susperregi).

Aldura, Pertsele eta Igantzi mendietara bisita:

  • Abuztuaren 30ean, 10:00etan, Idoiatik (Susperregi).
  • Irailaren 28an, 10:00etan, Idoiatik (Susperregi).
  • Urriaren 25ea, 10:00etan, Idoiatik (Susperregi).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.