Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Xanistebanak moreak izango dira

Xanistebanak iristear direla, Oiartzungo Asanblada Feministak dena prest du. Larunbatetik astelehenera arteko egitarau feminista prestatu dute. Gainera, eraso matxisten aurkako protokoloa sortu du asanbladak.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/07/31

Oiartzungo Feministen Asanbladak egitarau feminista ondu du, beste behin, xanistebanetarako. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, «xanistebanak kolorez margotu eta jaiak askatasunez gozatzeko egitarau feminista» osatu dute aurtengorako.

Jakinarazi dutenez, txosnagunean egongo da asanblada, eta «denentzat espazio erosoa izan dadin» lanean aritu direla nabarmendu dute.

Abuztuaren 2an (larunbata da) emango diote egitarau moreari hasiera urtero egiten duten agerraldi feministarekin, eta, azken ekintza abuztuaren 4an (astelehena) izango dute. Zehazki, egitarauari ginga jartzeaz Maruxak arduratuko da txosnagunean egingo duten folklore trabesti ikuskizunarekin.

Herritar ugari biltzen dituen egitasmoetako bat izaten da bazkari begano feminista; abuztuaren 4an egingo dute aurten Zimitiyoko txosnan, eta, antolatzaileek jakinarazi dute menu bereziren bat behar duenak edota alergiaren bat duenak asanbladako kideei abisatu behar diela. Honakoa da asanbladaren Instagram helbidea: @oiartzungofeministenasanblada

Bazkariko sarrerak Kastro tabernan daude salgai; tiket arruntak hamabost euro balio ditu, eta haur eta langabeenak, aldiz, hamabi euro.

Bestalde, asanblada feministakoek adierazi dute ekintza guztiak irisgarriak direla, bai eta esertzeko aulkiak egongo direla ere.

Eraso matxisten kontrako protokoloa

Emakume bati eraso egin diotenean edota arriskuan dagoela uste badu inork, egoera hori nola kudeatu jakiteko eraso matxisten kontrako protokoloa sortu du asanbladak.

Erasorik balego, lehentasuna duen kontua izanik, herritarrak egiten ari diren hori utzi eta emakumea laguntzeari eman diote garrantzia, bai eta hura bakarrik ez uzteari ere. «Saiatu bere konfiantzazko norbait bilatzen. Ez baduzu inor aurkitzen, gelditu berarekin». Jarraitu beharreko hurrengo pausu bezala erasoa jasan duenak laguntzarik behar ote duen galdetzea zerrendatu dute. Halaber, nabarmendu dute erasoa jasan duen emakumearen erabakiak eta denborak errespetatu behar direla. Hots, enpatia eta laguntza eskaintzea ere nabarmendu dute berriki argitaratu duten protokoloan.

Azkenik, erasotzailea bertan badago harekin hitz egin behar dela gehitu dute. «Harekin hitz egin, argi utzi eremu horretan ez dela jarrera sexistarik onartzen eta taldean gunetik kanporatu».

Protokoloan, bestalde, zerrendatu dute erasotuak laguntza medikua behar badu edota salaketa jarri nahi badu zer egin behar den.

Era berean, zenbait telefono ere jarri dituzte eskura dituzte: tratu txarren biktima diren emakumeei laguntzeko telefonoa (24 orduz hainbat hizkuntzatan): 900 84 01 11. Gizarte larrialdietako koordinazio zerbitzua: 943 22 44 11 (22:00-08:00 112 zenbakiaren bidez). Oiartzungo Gizarte Zerbitzuak: 943 49 05 52. SOS deiak: 112. Oiartzungo Udaltzaingoa: 943 49 33 11.

Horretaz guztiaz gain, inork laguntzarik behar izanez gero, asanblada feministaren txosnara edota Fermiñeneko arreta eta informazio gunera bertaratzeko deia luzatu dute.

Egitarau feminista

Abuztuak 2, larunbata

• 18:30. Agerraldi feminista herriko plazan. 

Abuztuak 4, astelehena

• 14:30. Bazkari begano feminista Zimitiyoko txosnan. 

• 17:00. Bingo musikatua Zimitiyoko txosnan. 

• 18:00. Panteren jaitsiera ronroneatzailea Zimitiyotik txosnagunera. 

• 19:00. Maruxak folklore trabesti showa txosnagunean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.