Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Badatoz sanrokeak

Hilaren 15 eta 16an izango dira Gaintxurizketako jaiak. Hainbat urtez jaiak ospatu gabe egon ondoren, bigarren edizioa izango da aurtengoa.

Oier Iriarte Arrondo
Lezo
2025/08/01

Gaintxurizketako bizilagunek urte ugari auzoko jaiak ospatu gabe igaro ondoren, joan den urtean auzokideek dinamika berri bat abiatu eta sanrokeak berreskuratu zituzten. Bada, aurten berriz ere antolatu dituzte.

Auzokideek eta Lezoko Udalak lankidetzan egitarau zabala antolatu dute hilaren 15 eta 16rako. Aldaketa batekin heldu da aurtengo edizioa, Antxillastegira lekualdatu baitute agertokia: “Bizilagunek egindako lanaren adibide argia da Antxillastegi, aurten jaiak bertan ospatuko dira bizilagunen auzolanari esker. Urte batzuetan hutsik eta utzita egon ondoren, auzolanean txukundu eta egokitu dute. Elkargune izateko helburuarekin, bertan ospatu ahal izango dira jaiak aurten”.

Ainhoa Salaberria kultur teknikariak azaldu duenez, “buru-belarri” ibili da jai batzordea belaunaldi guztientzako “askotariko ekintzak” prestatzen. Gainera, “Gaintxurizketako jaiak izanik, izaera euskaldun indartsua dute”.

Txupinak eta buruhandien kalejirak emango die hasiera jaiei ostiralean (hilak 15). Ondotik, gaztetxoenentzako toka txapelketa eta afari autogestionatua izango dituzte. Truk txapelketarekin bukatuko dute eguna.

Goizetik hasiko dute larunbateko (hilak 16) egitaraua, toka txapelketa eta herri kirol txapelketa egingo baitituzte. Horren ostean, auzokideen arteko desafioa egingo dute 12:30ean, auzo bazkari eta bingo musikatura joan aurretik. 18:00etan haur eta familientzako jolasak eta txokolatada izango dituzte, baita Lezoko buruhandien kalejira ere. Bukatzeko, afaria eta afalosteko dantzaldiaz gozatzeko aukera izango dute.

Jon Legorburu Lezoko Udaleko Kultur zinegotziak eskerrak eman nahi dizkie bizilagunei, Gaintxurizketako auzokideek “izan duten laguntzeko eta elkarlanerako prestutasunagatik bai eta auzo izaera, lezoartasuna eta kultura indartzeagatik ere. Auzoari ez ezik, herriari ere ekarpen handia egin diote”.

Jaietan ere euskara, berdintasuna eta jasangarritasuna ardatz izango dituzte: “Denon ardura da jai seguru eta gozagarriak egitea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.