
Oiartzungo urtekaria aurkeztu ondoren, xanistebanetako kartel lehiaketako sariak banatu dituzte. Urtero bezala, aitortza bat egiteko baliatu dute ekitaldia, eta Ihote Taldearen txanda izan da aurtengoan.

Aste honetan gertatutako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Errenteriako Clara Rangel plazan, Oreretako Asanblada Feministak deituta. Euskal Herian egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Hilaren 15 eta 16an izango dira Gaintxurizketako jaiak. Hainbat urtez jaiak ospatu gabe egon ondoren, bigarren edizioa izango da aurtengoa.

Etxea gai nagusitzat hartuta, Oiartzungo Poesia Egunek "kultur komunitatea etxe bat dela" aldarrikatuko dute irailaren 5etik 11era.

Zizur Nagusiko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte Oiartzun eta Errenteria-Oreretan. Gainera, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du.

Hendaian chikungunya kasu baten berri izan ondoren eskatu dute prebentzio neurriak hartzea. Lasai egoteko deia luzatu die herritarrei.

Gaurtik irailaren 21era arte San Juan baleontziaren barrualdera bisita gidatuak antolatu ditu Albaolak. Publikoarentzako ikusgai jartzen den lehen aldia da, orain arte lantalde eta ikusle gutxi batzuk bakarrik sartu baitira.

Kontseilu honen eginkizuna udal plangintzaren inguruko informazioa jaso, eztabaidatu eta udal erabakietan parte hartzeko aholkularitza ematea da.

Haur eskola berriak Alabergako eta Agustinetako haur eskola publikoek jasan duten matrikulazioaren igoerari erantzungo dio.

Birgilio Labandibar eta Xabier Izagirre ergoiendarrek botako dute bihar xanistebanetako txupina. Jai batzordeak proposatu zion udalari suziria Ergoiengo bi bizilagunek botatzea, 40 urtean auzogintzan eta herrigintzan egindako lana aitortzeko.

Doako bisita gidatuen ordutegiak zabaldu ditu Arizmendi Enea etxe museoak. Ostiraletik igandera bitartean egin daitezke bisitak.