Hirigintza eta Ingurumen Aholku Batzordea berritzeko prozesua, martxan
Kontseilu honen eginkizuna udal plangintzaren inguruko informazioa jaso, eztabaidatu eta udal erabakietan parte hartzeko aholkularitza ematea da.
Pasaiako Udalak Hirigintza, Ingurumen eta Etxebizitzako Aholku Batzordearen osaera berritzeko prozesua abiatu du.
Kontseilu honen eginkizuna udal plangintzaren inguruko informazioa jaso, eztabaidatu eta udal erabakietan parte hartzeko aholkularitza ematea da. Eta beraz, ahalik eta udalerriko kolektibo anitzen iritzia jasotzeko batzordea osatu nahi du udalak.
Batzordeak ez du erabaki-eskumenik izango, baina haren ekarpenak eta txostenak “udal gobernuarentzat kontuan hartzeko modukoak” direla azaldu dute, “batez ere, hiri antolamenduko planifikazioan eta ingurumenaren kudeaketan”.
Batzordeak aniztasun handiko ordezkaritza izango du; hala nola, auzo elkarteak, ingurumen elkarteak, ikastetxeak, Pasaiako Portu Agintaritza, sindikatuak (orokorrak eta arrantzakoak), Arrantza Kofradia, ostalaritza eta merkataritza elkartea, emakumeen, gazteen eta adinekoen elkarteak, hedabideak, kultur, kirol eta gizarte arloko elkartek, eta baita herritar antolatu gabeak (barruti bakoitzeko ordezkari bana) ere.
Parte hartzeko interesa duten erakundeek eta kolektiboek erregistro elektroz aurkeztu beharko dute hautagaitza, abuztuaren 20an baino lehen.
