Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Kultur ekitaldiak berotu du jai giroa

Oiartzungo urtekaria aurkeztu ondoren, xanistebanetako kartel lehiaketako sariak banatu dituzte. Urtero bezala, aitortza bat egiteko baliatu dute ekitaldia, eta Ihote Taldearen txanda izan da aurtengoan.

Oier Iriarte Arrondo
Oiartzun
2025/08/01

Bihar hasiko dira xanistebanak, baina dagoeneko jai giroa nagusitu da Oiartzunen. Horren erakusle da gaur Landetxe Kultur Aretoan egindako kultur ekitaldia. Txiki gelditu da aretoa, jende andana gerturatu da festei hasiera emateko irrikan. Eserleku guztiak bete, eta bazterrean zutik edo eskaileretan eserita gelditu dira zenbait herritar, lekurik egon ez arren ezin baitzen gaurkoa huts egin.

Txistulariek egin diote harrera Joana Mendiburu Garaiar alkateari. Kultur ekitaldian egonik, kultur eragileek herrian duten garrantzia azpimarratzen hasi du hitzartzea, “gure herria elkartzen duten pieza garrantzitsuak baitira”. Urtean zehar “musu-truk” egiten duten lana aitortzeko baliatu du, beraz, gaurko ekitaldia.

Ikasturte “oparoa” izan du Oiartzungo kulturgintzak. Besteak beste, Juan Mari Beltranek “Herri Musikaren Txokoaren bueltan egin duen ibilbide oparoaren aitortza izan den” Eusko Ikaskuntzaren saria oroitu du, baita herriko bertsolari, idazle, antzerkigile eta dantzari gazteek jasotako horiek ere.

30 urte dira jada Soinueneak Herri Musikaren Txokoan tokia egin zuenetik. “Ederra da 30 urteko ibilbidea duten erreferenteak eta gazte sortzaile berriak kulturaren plaza partekatzen ikustea; iragana, oraina eta etorkizuna zeinen lotuta dauden jabetzea eta zeinen garrantzitsua den katea lotuta eustea, egindakoan oinarritu eta pauso berriak emanez urrutiago heltzeko”, adierazi du Mendiburuk.

69. urtekaria

1956an agertu zen lehen herri urtekaria, Oyarzun izena zuena orduan. 69 urteren ondoren, 69. aldea ere kalean da jada. “Ezagutu ez ditugun” garaietara bidaiatzen du urtekariak; eta norabide horretan, Joseba Gurutz Ezeiza Aizpurua Kaxka izan da azken aleko elkarrizketatu nagusia.

Ergoienen sortua, baina, Iturriotzen hezia da Kaxka. Gai ugariri buruz hitz egin ahal izan dute harekin urtekarirako elkarrizketan: “familiaz, eskolako abenturez eta baita goitizenaren jatorriaz ere”. Bertsolaritzak izandako bilakaera ere izan dute hizpide, eta “emakumeen eta gazteen lana aitortzen du bere bertsolari kuttunenak zerrendatzen dituen lerro batean”. Ikastolan ere lan asko egindakoa da, “bileretan nahiz igeltsero lanetan”.

Baina, Kaxkaren bizi ibilbideaz gain, beste hainbat gairi buruz irakurtzeko aukera ere ematen du urtekariak: “emakume bertsolariak, mendialdean kokatutako sasi eskolak, 50. eta 60. hamarkadetako komertzioak eta Arpideniako armarriaren istorioa batetik. Eta Dionisio Martiarena Lekuona, Juan Mari Mitxelena Portu, Dario de Regoyos eta Don Manuel Lekuonaren bizitzetako pasarte txiki batzuk bestetik”.

Kultura, kirola, hezkuntza eta gizartea ere baditu hizpidea azken aleak, herriko eragileek artikulu batzuk idatzi baitituzte. Azkenik, nostalgikoenentzako atala ere badu, Iturriozko aurreko mendeko argazki ugari gehitu baitituzte.

Kartel hoberenari saria

Xanistebanetako kartel lehiaketako irabazleei saria banatzeko unea ere iritsi zaio ekitaldiari. Zinegotziak igo dira oholtzara, eta parte hartzaile gazteenekin hasi dute banaketa. Gaurkoan egoteko aukerarik izan ez baldin badute ere, Manex Arabolaza Palomo eta Endika Ordiozola Urkia izan dira saridunak. Entzun ahal izan ez dituzten txalo zaparrada jaso dute.

Oholtzara igotzen lehenak Ane Sarasti Iraeta eta June San Sebastian Sein izan dira; sari bereziak jaso dituzte, txistularien doinuak bide egiten zietela. Horien ondotik gerturatu da Jon San Jose Peñil, oiartzuar hoberenaren sariaren bila.

Kartel lehiaketako irabazlearen txanda izan da azkenik, eta Eneko Salaberria Gonzalez deitu dute oholtzara, hark irabazi baitu.

Omenduen txanda

Halaber, 30 urte igaro dira ihoteak berreskuratzeko lehen urratsak egin zirenetik. “90. hamarkadan, aldarrikapen politiko eta sozialekin batera, euskal kultura berpizteko nahiak bultzatuta oso ekimen interesgarri eta emankorrak abiatu ziren”, eta testuinguru horretan ekin zioten ihoteak antolatzeari. Hori dela eta, Ihote Taldea izan da aurtengo kultur ekitaldiko omendua. Udaletik “elkarlanerako” beso zabalik daudela azpimarratu diete, “elkarlana funtsezkoa baita herrigintzan”. Hiru hamarkadako lana oiartzuarrek soilik uler dezaketen eran eskertu die alkateak: “Epeskeperripi apaskopo!”

Ihote Taldearen izenean Ane Badiola Ostolaiz, Ion Garcia Barrenetxea, Iraia Mujika Mitxelena eta Exteban Martiarena Labandibar hurbildu dira. Kultur ekitaldian ezinbestekoa den eran hasi dute hitzartzea, bertso baten bidez, hain zuzen ere.

Badiolak hartu du hitza ondotik, eta esker mezua izan da harena. “Ideia zoro zoragarri hori izan eta egi bihurtu” zutenentzako izan da lehen eskertza; eta horren atzetik etorri da Oiartzungo Udala, “aitortza honegatik”. “Herrigintzan sinisten eta herrigintza hauspotzen duten alderdiak behar-beharrezkoak dauzkagu gure proiektuarekin aurrera egiteko”, azpimarratu du Ihote Taldeko kideak.

Udal ordezkariek Ihote Taldeak “belaunaldi berrietara egokitzen” jakin duela esan dute, eta berretsi egin du Badiolak: “Hauxe da Ihote Taldearen indargune eta altxorretako bat, belaunaldi ezberdinetako jendea elkarlanean aritzea, elkarrengandik ikastea, elkar elikatzea”. Belaunaldi arteko lankidetza horrek, ordea, une barregarri ugari ere utzi ditu; gogoan dute lehen aldiz “sare sozialak aipatu ziren bilerak, reel bat egin behar genuela proposatu zenekoa, lehenbiziko Tiktok-a grabatu genuenekoa”.

Herrigintzan “musu-truk” aritzen direla ere adierazi du Mendiburuk ekitaldi hasieran, baina, “ez da guztiz egia: lan handia egiten dugu, baina, bueltan ere asko jasotzen dugu. Hamaika ikasgai, hamaika harreman, hamaika bizipen”.

“Poz” handiz hartu zuten omenaldiaren berri, eta are “poz” gehiago sentitu zuten Ihote Taldean parte hartu duen jendea jakinarazten hasi eta baiezko erantzunak jaso zituztenean. “Bai, han izango naun”, “Kontatu nirekin”,  “Gu ere joango gara” edo “Eskerrik asko gonbitagatik”; horrelakoak izan dira jasotako erantzun guztiak.

“Eskerrik asko izan zinetenei, oraindik bazaretelako; eskerrik asko zaretenei, ekin eta ekin jarraitzen duzuelako. Eta datozen belaunaldiei, aurrez ere eskerrak, zuhaitz hau ez delako berriz ihartuko”. Hasterakoan egin bezala, eskertza mezuarekin bukatu dute hitzartzea.

Bihar hasiko dira xanistebanak, eta jarduera andana izango dira: soka dantza, txupina, kontzertuak… Hilaren 6ra arte ez dute aspertzeko tarterik izango oiartzuarrek. Eta, behar bezalako ongietorria egin diete gaur jaiei Landetxe aretoan: “Ongi pasa festetan! Gora Oiartzun eta gora xanistebanak!”

DSC_0833
DSC_0833
DSC_0834
DSC_0834
DSC_0835
DSC_0835
DSC_0836
DSC_0836
01-Goieko-600x800
01-Goieko-600×800
DSC_0837
DSC_0837
DSC_0838
DSC_0838
DSC_0839
DSC_0839
DSC_0840
DSC_0840
02-Oiartzo-800x600
02-Oiartzo-800×600
DSC_0841
DSC_0841
DSC_0843
DSC_0843
DSC_0844
DSC_0844
DSC_0845
DSC_0845
03-Kabitxo-800x600
03-Kabitxo-800×600
DSC_0846
DSC_0846
DSC_0847
DSC_0847
DSC_0848
DSC_0848
DSC_0849
DSC_0849
04-Oiartzun_autoeskola_800x600
04-Oiartzun_autoeskola_800x600
DSC_0850
DSC_0850
DSC_0851
DSC_0851
DSC_0853
DSC_0853
05-Larranaga-800x600
05-Larranaga-800×600
DSC_0854
DSC_0854
DSC_0856
DSC_0856
DSC_0857
DSC_0857
06-Kutixao-800x600
06-Kutixao-800×600
DSC_0858
DSC_0858
DSC_0859
DSC_0859
DSC_0860
DSC_0860
DSC_0861
DSC_0861
07-Elizalde-800x600
07-Elizalde-800×600
DSC_0862
DSC_0862
DSC_0864
DSC_0864
DSC_0865
DSC_0865
Iparbus-Xanisteban-Revista-2022
Iparbus-Xanisteban-Revista-2022
DSC_0866
DSC_0866
DSC_0867
DSC_0867
DSC_0868
DSC_0868
DSC_0869
DSC_0869
09-KBL_Oarso_Elektrizitatea_800x600
09-KBL_Oarso_Elektrizitatea_800x600
DSC_0870
DSC_0870
DSC_0871
DSC_0871
DSC_0872
DSC_0872
10-Esnoiz-800x600
10-Esnoiz-800×600
DSC_0873
DSC_0873
DSC_0875
DSC_0875
DSC_0877
DSC_0877
DSC_0878
DSC_0878
DSC_0881
DSC_0881
DSC_0883
DSC_0883
DSC_0885
DSC_0885
DSC_0887
DSC_0887
DSC_0888
DSC_0888
DSC_0889
DSC_0889
DSC_0891
DSC_0891
DSC_0892
DSC_0892
DSC_0893
DSC_0893
DSC_0895
DSC_0895
DSC_0901
DSC_0901

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.