Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oiartzungo Poesia Egunak egitasmoaren egitaraua aurkeztu dute

Etxea gai nagusitzat hartuta, Oiartzungo Poesia Egunek "kultur komunitatea etxe bat dela" aldarrikatuko dute irailaren 5etik 11era.

Ane Mendizabal Sarriegi
Oiartzun
2025/08/01

Oiartzungo Poesia Egunak eraldatzen joan den egitasmoa da. Ea-n antolatzen den Poesia Egunak egitasmoan oinarrituta, 2020an sortu zuten Oiartzungoa. Urte hartan Poesia Eguna izena jarri zioten. Zenbait urtez egun bakarreko egitasmoa izan ondoren, hiru egun izatera igaro zen iaz, eta aurten astebetera luzatzeko apustua egin dute.

Irailaren 5etik 11ra poesia erdigunean jarri eta naturarekin erabat konektatuta dagoen egitaraua antolatu dute [egitaraua behean aurki daiteke]. Aurtengo gai nagusia Etxea izango da; izan ere, “etxea ez da ezer, baina etxea dena da”, antolatzaileen esanetan. “Etxea hotzetik babesteko sortu zen, zure ondasun apurrak gordetzeko bide, maite duzun jendearekin elkar zaintzeko espazioa”.

Baina aldi berean, kontrakoa ere izan daitekeelako hautatu dute aurtengo gai nagusitzat. “Ihesbide zaileko presondegia edo atea zabalik duen kaiola izan daiteke tratu txarrak jasaten dituenarentzat. Etxeak babesa ematen dizun teilatupea behar luke, mundu honetan lasai lo egin daitekeenaren promesa; azkenaldian, Palestinan bezala munduko beste hainbat lekutan, ordea, kontrakoa ere ikusi dugu. Bota dezakeela norbaitek etxea zure gainera, edo beti okerragoa dena, maite duzun horien gainera teilatupe oso bat. Erakunde publiko eta pribatuak ere etxe gisa eraikitzen ditugu jendarteok, ematen diegu denon mesederako botere bat, baina gehiegitan ikusten dugu nola botere horrek azkarregi egiten dion ihes komunitateari besteen eskuetan. Horren adierazle izan daiteke desjabetzeen gatazka, hainbestetan teilatuperik gabe geratzen ari diren familien gaiak erakusten duen erakundeen aurpegi zitala”.

Dena dela, antolatzaileen ustez, beti dago pertsona multzo bat etxearen jatorrizko zentzura bueltatu nahi duena: “Begiratu besterik ez dago, gatazka orotan topatuko duzu gatazka horren beste aurpegia erakusten dizun jendea. Ez dugu gutxitan entzun, «hemen egotea etxean bezala egotea da», «sentitu zaitez etxean bezala» edo, lagun bati maitasunez, «zu zara nire etxea»”. Aurtengo Oiartzungo Poesia Egunek, beraz, “kultur komunitatea etxe bat dela” aldarrikatuko dute.

Azkenik, egitasmoa “saretuta” antolatzen dituzten kolektibo zein pertsonek “halakorik behar duenarentzat” etxe bat izan nahiko luketela adierazi dute.

 

EGITARAUA:

Irailak 5, ostirala:

17:30ean: Tantai esperientzia sonoroa, Putxutxoerrekan. (Ainara Lasa). 

19:00etan: Heriotzak Eduardo du izena. Poesia ez-errezitala. Formol Laborategia.

Landetxen. Sarrera: 5 euro

Irailak 6, larunbata:

11:00etan: Ergoienetik Ergoienera, ibilbide poetikoa.

14:00etan: bazkaria Auzokalten. Sarrera 10 euro. Erreserbak: poesiaegunak@gmail.com

18:30ean: Etxe bat poesia errezitaldi musikatua. (Yolanda Arrieta eta Peru Galbete).

Landetxen. Sarrera: 5 euro

Irailak 8-9-10:

19:00etan: Poeta bat zure sukaldean. Errezitaldiak herritarren etxeetan. (Harkaitz Cano, Itziar Ugarte, Jose Luis Otamendi).

Irailak 11, osteguna:

19:00etan: Haur eta gazteen poesia emanaldia Iturriozko Dorretxean.

Erlazionatutako edukiaPoesia egunetarako sukalde eta ikus-entzule bila dabiltza
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.