'Zuhur eta lur' antzezlana ikusteko sarrera gutxi batzuk geratzen dira

Oiartzungo Gazte Sortzaileek taularatuko dute Moliereren obra batean oinarritutako antzezlana. Larunbateko saiorako tokia dago oraindik.

zuhur eta lur oiartzun

Antzezlanaren kartela, Aroa Mitxelenak egindakoa.

Oiartzungo Gazte Sortzaileen eskutik, antzerki saio bikoitza izango da asteburuan, Landetxe aretoan. Zuhur eta lur antzezlana taularatuko dute ostiral eta larunbatean, herriko auditorioan.

Hilaren 29ko eta 30eko saioak 19:00etan hasiko dira. Ostiraleko saiorako ez da toki bakar bat ere geratzen, eta larunbatekorako sarrera gutxi batzuk daude eskuragarri. 8 euroko prezioa dute, eta udalaren sarreren webgunean eros daitezke.

Zuhur eta lur, fitxa teknikoa

  • Sinopsia
    Molière aktore eta idazlearen L’Avare antzezlanaren egokitzapena da Zuhur eta lur. Harpagon alargun zuhur eta zekenak arazoak ditu diruarekin. Ez dirurik ez duelako, diruarekin obsesionatuta dagoelako, baizik. Maileguen kontura aberastutako espekulatzailea dugu Harpagon. Bere bi seme alaba gogoz kontra ezkontzen saiatuko da, beste behin ere, diruan soilik pentsatuz. Bestalde, Mariana neskato gaztearekin ezkondu nahiko du diruak betetzen ez dion hutsunea estali ahal izateko. Honek etxeko normaltasuna korapilatuko du endredozko komedia bati lekua eginez. Egingo ote dio aurre Harpagonek diruarekiko duen menpekotasunari?
  • TESTUA ETA ZUZENDARITZA
    Luix Mitxelena
  • ZUZENDARI LAGUNTZAILEA
    Olaia Sorondo
  • KOREOGRAFIA
    Izar Aizpuru
  • AKTOREAK
    Leire Agudo
    Enara Arregi
    Julen Castillo
    Malen Elizasu
    Jon Etxebeste
    Auritz Jauregi
    Maialen Leiza
    Lara Manjarres
    Daniel Picazo
    Olaia Sorondo
    Izaro Zapirain
  • SOINU ESPAZIOA
    Izaro Txapartegi
  • JANTZITEGIA
    Ariane Otaegi
  • ESZENOGRAFIA
    Eider Tome
    June San Sebastian
  • ILE APAINTZAILEA
    Udane Alberdi
  • KARAKTERIZAZIOA
    Esti Fernandez
  • KARTELA
    Aroa Mitxelena
  • ANTOLATZAILEA
    Orgasmo Sortzaileak
  • LAGUNTZAILEA
    Oiartzungo Udala
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.