Batzar irekia egingo dute hilaren 10ean, parke eolikoei buruzkoa
Batzarra deitu dute hurrengo asteazkenerako. Erreka parke eolikoaren proiektuari lotuta eraikiko lituzketen dorreak izango dira gaia.

Domiko Bizirik-ek salatu du 26 dorre eraiki nahi dituztela Oiartzunen.
Nafarroan bi parke eoliko proiektuak daude: Domiko eta Erreka. Horiei buruz aritzeko batzar irekia antolatu dute egitasmo horien kontra lanean ari den taldeak, Domiko Bizirik-ek.
Hilaren 10erako jarri dute hitzordua. Oiartzungo udaletxeko areto nagusian elkartuko dira, 19:00etan hasita. Makroeolikorik ez! (Erreka eta Domiko proiektuak) jarri diote izena solasaldiari.
Salatu dutenez, Aranon sortuko luketen argindarra Arkaleko azpiestazioarekin lotzeko bide elektrikoa egin beharko lukete. 21 kilometroko ibilbidea izango luke, eta 68 dorre jarriko lituzkete, eta horietako 26 pasatuko lirateke Oiartzundik.
