Palestinako genozidioa "ozen" salatzera deitu dute
Gernika-Palestinak Euskal Herriko udaletxeen aurrean protesta egitera deitu du ostiralerako. Oiartzunen ere elkartuko dira.
Gernika-Palestina iniziatibak protesta egitera deitu du datorren ostiralerako, hilak 5. Euskal Herriko udaletxeen aurrean burrunba egitera deitu dute, 19:00etan.
Israel Palestinan aurrera eramaten ari den “genozidioa” ozen salatzera deitu dute. Oiartzunen ere mobilizatuko dira. Hala, Done Eztebe elkartuko dira, 19:00etan. Eltze, lapiko edo zarata sortzeko bestelako gailuak eramatera deitu dute.
“Palestinako herriaren eta gizateriaren aurkako eraso amaigabeen larritasunaren salaketa ozena adieraziko dugu burrunba zaratatsuaren bidez”, adierazi dute deialdia egin dutenek.
