Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Trintxerpe Illunbe, egoera kritikoan

Kluba instalazio gabe geratu da, eta ez du espaziorik arraunean jarraitzeko. Berehalako irtenbide bat topatzen ez badute, hilabete bukaeran klubak ateak itxi beharko ditu. Zuzendaritzak urgentziazko laguntza eskatu du.

Trintxerpe Illunbeko beteranoak.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/09/02

Trintxerpe Illunbe Arraun Elkartea 1987an sortutako arraun talde bat da. Trintxerpetarrek ia lau hamarkadako bidea osatu dute arraunari ahotsa ematen eta kirol horren balioak lau haizetara zabaltzen. Hasieratik erronka ugariri aurre egin behar izan diete, baina egungo egoerak kolokan jarri du klubaren etorkizuna.

Gainerako klubek ez bezala, Illunbeko zuzendaritzak adierazi du haiek ez dutela inoiz izan instalazio “duin eta egonkorrik”. Trintxerpeko klubean “prekarietatea eta behin-behinekotasuna” etengabeak izan direla salatu dute, eta uneoro egokitu behar izan dira “aurkakotasunetara”. Egoera, baina, “kritiko” bihurtu da, Portu Agintaritzak kluba bere instalazioetatik desalojatu baitu. Hori dela eta, Illunbe lokal gabe geratu da, eta ez dute espazio bat arraunean jarraitzeko. “Berehalako” irtenbide batera iristen ez badira, zuzendaritzak jakinarazi du klubaren “itxiera eta desagerpena saihestezinak” direla. Irtenbide bat topatzen ez badute, klubak ateak itxi beharko ditu hilabete bukaeran.

Egoera horren aurrean, Illunbeko zuzendaritza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Portu Agintaritzarekin eta Pasaiako Udalarekin elkartu da “urgentziazko” laguntza eskatzeko eta klubaren jarraipena bermatzeko. Hala ere, erakundeen erantzuna “urria” izan dela salatu du zuzendaritzak:

  • Aldundiak Illunberen laguntza eskaera ukatu du.
  • Portu Agintaritzak enpresa bat gehiago bezala tratatu du kluba, nahiz eta urte horietan 50.000 euro baino gehiago ordaindu dituen instalazioen erabileragatik.
  • Udalak ezintasuna adierazi du lokal bat emateko, gainerako klubek duten bezala.

“Ezezko” horiek eta errekurtso faltek “behin betiko” itxierara eramango dituela salatu du Illunbek.

Klubaren inpaktua

Egoera aurkakoa izan arren, arraunlari mordoa ari dira Trintxerpen arraunean. Egun, beteranoen bi eskifaia dituzte, bat emakumeena eta bestea gizonena. Horiez gain, harrobiko taldeak ere baditu Illunbek. Irtenbide bat bilatzen ez bada, pertsona horiek guztiak arrauna egiteko aukerarik gabe geldituko direla esan du klubak, etsipenez.

Gauzak horrela, Trintxerpe Illubek “urgentziazko deia” egin die tartean dauden erakunde guztiei, haien egoera “birpentsatzeko” eta haien artean kolabora dezaten “irtenbide bideragarri” batera iristeko. Aldundiari, Jaurlaritzari, Portu Agintaritzari eta udalari “indarrak batzeko eta alternatiba bat aurkitzeko” deia luzatu die zuzendaritzak, klubak aurrera egin ahal izateko eta arraunaren tradizioa Trintxerpen bizirik mantentzeko.

Erlazionatutako edukiaInoiz ez da berandu kirolean murgiltzeko
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.