Auntxa trikiti eskolan izena emateko epea, zabalik
6 urtetik gorako haur zein gaztetxoek eman dezakete izena, baita helduagoek ere. Eskolak astean behin izango dira, ordubetez.
Auntxako ikasleek iazko otsailean egindako kalejira, urtean zehar egiten duten ekitaldietako bat da [Arg.: facebook.com/Auntxa]. Auntxa trikiti eskolak Irunen du egoitza, baina Oiartzunen ere eskolak ematen dituzte, soinu txikia eta panderoa jotzen ikasi nahi dutenentzat.
Hastear da 2025/26 ikasturtea, eta Auntxak bere eskaintzaren berri eman du. Elizalde Herri Eskolan emango dituzte trikiti eta pandero eskolak, astean ordubetez. Eskolaz kanpoko orduetan izango direla gaineratu dute. Nabarmendu dutenez, 6 urte edo hortik gora dituen “edonork” eman dezake izena.
Ikasleen gehiengoa gaztetxoak izan arren, ikasle helduek ere eman izan dute izena, eta haientzako aukera izango da datorren ikasturtean ere.
Taldekako saio bereziak egingo dituzte, urtean zehar egiten dituzten emanaldiak prestatzeko asmoarekin. Gainontzeko eskoletan hiru metodologia mota erabiltzen dituzte:
- Zenbakien bidez ikastekoa.
- Aurrez-aurre.
- Solfeoarekin
Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak bi modu izango ditu. Alde batetik, telefonoz deituta, 943 61 88 39 edo 615 79 05 10 zenbakietara. Bestetik, e-posta bidez idatzita.
