Oiartzungo KZguneak urriko eskaintzaren berri eman du
Urrian hasiko dira ikastaroekin. Izena eman nahi dutenek hainbat aukera izango dituztela jakinarazi dute zentroko arduradunek.
Oiartzungo KZguneak jakinarazi du urrian hasiko direla ikasturtearekin. Askotariko ikastaroak eskainiko dituzte zentroan, eta haien eskaintzaren berri eman dute (egitarau osoa, orrialdearen bukaeran).
Guztira zortzi ikastaro izango dira, eta aurrez aurre edo bideokonferentzia bidez jaso ahal izango direla nabarmendu dute.
Ikastaroetan izena emateko ere hainbat modu izango direla adierazi dute: aurrez aurre, telefonoz edo KZgunearen webgunearen bitartez. Hona hemen, zehatzago azalduta:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta 943 023 670 edo haien webgunean.
- Telefonoz deitu 943 023 670. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
- KZGunearen webgunean izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
KZgunea Madalensoro pilotalekuaren eraikin berean dago, eta goizez dago irekita, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.
