Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gazako genozidioa lapikokadaz salatu dute herriz herri

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, elkarretaratze zaratatsuak egin zituzten atzo Oarsoaldeko udalerrietan. Euskal Herriko beste hamaika txokotan ere antolatu zituen elkarretaratzeak eragileak.

Oier Iriarte Arrondo
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/09/06

“Nola gogortu liteke genozidio bat? Nola gogortu herri baten suntsiketa sistematikoa? Basakeria, masakrea, tortura… nola gogortu?”, galdetu zuten atzo lapikokada artean. Izan ere, Gernika-Palestinak deituta, Euskal Herriko herri ugaritan burrunbak egin zituzten atzo Genozidioari Stop lelopean, baita Errenteria-Oreretan, Lezon, Oiartzunen, Pasai Donibanen eta Pasai San Pedron ere.

“Nazioarteko inpunitatearekin” palestinarrak “sarraskituak” direla oroitarazi zuten herriz herri: “Beren lurretik erauziak, desplazatzera behartuak, azpiegitura oinarrizkoak suntsituak… Goseak hiltzen, egarriak itotzen… Elikagai bila joandakoan tirokatuak, bonbardatuak, gau eta egun bonbardatuak”. Ume eta emakume haurdunengan ere jarri zuten arreta, baita “sekula jaioko ez diren umeengan” ere. 

Gazako ospitaleen egoera salatzeko baliatu zuten atzoko hitzordua. Hain zuzen, nazioarteko legeek babestutako gune seguruak izan behar luketela gogoratu zuten arren, “zaurituei eta umeen desnutrizioari ezin erantzun daude ospitaleak”.

“Egoera ezin zailagoetan munduari genozidioa erakusten ari direnek”, hots, kazetariek, ere izan zuten tokia mobilizazioetan. “Kazetarien munduko hilerri” definitu zuten Gaza.

“Munduaren begien aurrean ari da Israel, begi bistan dugu triskantza, baina ez dugu erantzun irmorik. Ezin da gehiago luzatu ankerkeria hau”, azpimarratu ondoren, elkartasun mezua bidali zuten Palestinara: “Nahikoa da! Genozidioari ez!”.

Gernika-Palestina burrunbak1
Gernika-Palestina burrunbak1
Gernika-Palestina burrunbak2
Gernika-Palestina burrunbak2
Gernika-Palestina burrunbak3
Gernika-Palestina burrunbak3
Gernika-Palestina burrunbak4
Gernika-Palestina burrunbak4
Gernika-Palestina burrunbak5
Gernika-Palestina burrunbak5
Gernika-Palestina burrunbak6
Gernika-Palestina burrunbak6
Gernika-Palestina burrunbak7
Gernika-Palestina burrunbak7
Gernika-Palestina burrunbak8
Gernika-Palestina burrunbak8
Gernika-Palestina burrunbak9
Gernika-Palestina burrunbak9
Gernika-Palestina burrunbak10
Gernika-Palestina burrunbak10
Gernika-Palestina burrunbak11
Gernika-Palestina burrunbak11
Gernika-Palestina burrunbak12
Gernika-Palestina burrunbak12
WhatsApp Image 2025-09-06 at 10.25.36
WhatsApp Image 2025-09-06 at 10.25.36
WhatsApp Image 2025-09-06 at 10.25.36(1)
WhatsApp Image 2025-09-06 at 10.25.36(1)
WhatsApp Image 2025-09-06 at 10.25.36(2)
WhatsApp Image 2025-09-06 at 10.25.36(2)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.