Bi dominarekin itzuli dira oiartzuarrak munduko kenpo kai txapelketetatik
Abuztuaren 10ean izen zen txapelketa Japonian, eta hiru oiartzuarrek parte hartu zuten. Bigarren postuan bukatu zuten Garmendia eta Arozenak; lehenak kata modalitatean, bigarrenak taldekako borrokan.
Hiru oiartzuar izan dira Japonian uda honetan, abuztuaren 10ean Hamamatsun (Japonia) izandako munduko kenpo kai txapelketan. Sari politekin itzuli dira herrira, hirutik bi zilarrezko dominarekin itzuli baita. Hain zuzen, Emma Garmendiak bigarren egin du kata modalitatean, Uxue Arozenak, ordea, taldekako borrokan. Lara Garmendiak, baina, zailago izan du, “lehiakide konplikatuak tokatu baizitzaizkion”.
Japoniatik itzuli ondoren, bi aste baino ez dituzte izan atseden hartzeko, dagoeneko hasi dute eta 2025/2026 denboraldia.
