Bueltan dira aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuak
Trintxerpe eta San Pedroko saioak etzi (hilak 10, asteazkena) izango dira; Antxo eta Donibanekoak, berriz, hilaren 17an.
Uztailean zein abuztuan bizilagunen kezka eta eskaerak telematikoki erantzun ondoren, Pasaiako Udalak jakinarazi du aurrez aurreko alkateordetzei helduko dietela berriro lau barrutietako alkateordeek.
Gauzak horrela, Aintzane Taberna (Donibane), Iraitz Pazos (Trintxerpe), Mikel Garcia (Antxo) eta Miguel Mari Torreak (San Pedro) datozen egunetan izango dituzte iraileko hitzorduak.
Hilaren 10ean Trintxerpe eta San Pedroren txanda izango da, 18:00etatik 19:30era; hilaren 17an, berriz, Antxo eta Donibanerena. Azken bien kasuan ere 18:00etatik 19:30era izango dira saioak.
Hala ere, jakinarazi dute premiazko behar edo iradokizunen bat izanez gero posta elektroniko bidez bidaltzeko aukera dagoela dagokion alkateordeari.
Hona hemen posta elektroniko helbideak:
