Ikasturteko lehen gizon foroa, bihar
Bihar 18:00etan egingo dute zazpigarren foroa, Arizmendienean.
Otsailean ekin zioten oiartzuarrek gizon foroa antolatzeari, Hiruki Larroxarekin batera. Hala, “kuadrillako jarrerek, indarkeria matxistak, homofobiak, pibilegioek, ezintasun emozionalak, aitatasunak, harreman afektiboek, gatazkak kudeatzeko ezintasunak edo hazkuntzak kezkatzen” duen oro zazpigarren saioan parte hartzera gonbidatu dute parte hartzaileek.
Bihar, hilaren 9an, 18:00etan izango da saioa, Arizmendienean.
