Hitzordu hirukoitza Materrekin
Ostiralerako eta larunbaterako, Materrek hiru jarduera programatu ditu, den-denak Mater ontzian nabigatuta.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak indartsu hasi du ikasturtea, eta hiru jarduera antolatu ditu astebururako, Mater ontzian nabigatuz. Lehen hitzordua ostiralean (hilak 12) izango da, eta gainontzeko biak, larunbatean (hilak 13). Ostiralean Ilunabarra itsasoan izeneko nabigazioa egingo dute, 19:45etik 21:15era bitartean. Irteeraren prezio orokorra 30 eurokoa da, baina 12 urtetik beherakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte ontziratzeko.
Larunbat eguerdian, 12:00etatik 13:30era, Jaizkibelgo itsaslabarrak deituriko irteera egingo dute. Ostiraleko jardueraren antzera, irteeraren prezio orokorra 30 eurokoa da, baina 12 urtetik beherakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Azkenik, larunbateko bigarren nabigazioak Itsas hondakinen arrantza du izena, eta 16:00etatik 17:30era bitartean izango da. Azken jarduera horretan parte hartzea doakoa da.
Jardueretan parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez erreserba egitea. Izen emateak hiru modutara egin daitezke: Materren webgunearen bidez, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta edota posta elektronikora mezua bidalita.
