Antzerki testu laburrak aurkezteko epea, bukatzear
Bihar (asteazkena) arte aurkez daitezke Lezoko III. Antzerki Testu Laburren Lehiaketarako lanak.
Bukatzear da Lezoko III. Antzerki Testu Laburren Lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Biharkoa (hilak 19, asteazkena) da testuak bidaltzeko azken eguna. Posta elektronikoz bidali behar dira lehiaketara aurkeztu nahi diren lanak. Bereziki sortzaile berriei begirakoa da sariketa, idazketa sustatzeaz gainera, euskarazko dramaturgiari bultzada emateko. Lezoko Udalak eta Hika Teatroa konpainiak elkarlanean antolatu dute lehiaketa.
Testuen egileek kalkulatu behar dute 10-15 minutu tarteko antzezlana egiteko modukoak izan behar dutela testuek. Hala, aurkeztu diren guztien artean sei finalista aukeratuko ditu epaimahaiak, eta urriaren 4an Lezon bertan egingo den final edo azken partidan erabakiko dela irabazlea; sei finalistak antzeztuko dira egun horretarako antolatuko den jaialdian, eta publikoak erabakiko du zeinek irabaziko duen. 1.200 euroko saria jasoko du irabazleak; sei finalisten lanak udalaren webgunean argitaratuko dira.
Lehiaketaren oinarri zehatzen berri izateko baliatu esteka hau.
