Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Aurrera urratsik ez etxez etxeko langileen auzian: greban jarraituko dute

Langileek, zerbitzua esleituta duen enpresak eta udalak negoziazio batzarra egin dute gaur. Emaitza baikorrik ez da izan, langileen ustez.

Etxez etxeko langileak, gaur, udaletxearen aurreko elkarretaratzean.
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2025/09/09

Pasaiako etxez etxeko langileek irailerako deitu duten grebarekin jarraituko dute. Aurretik, nahiz hilabete honetan egin dituzten borrokaldi egunak batuz gero, 15. greba eguna dute gaurkoa. Eguna gorriz markatua zuten langileek: Pasaiako Udalak, zerbitzua kudeatzen duen enpresak (Matia Goxara) eta langileen ordezkariek batzarra egin dute gaur, 43 langileen lan baldintzak hobetze aldera hitzarmen duina landu eta aurrera urratsak egitea xede. Ez da horrela izan, aurrera urratsik ez da izan. Enpresaren jarrerari egotzi diote beharginek aurrera egin ez izanaren ardura: “Udalak proposatutako hobekuntzak bere onurarako erabili nahi ditu enpresak. Negoziazioa blokeatu du Matia Goxarak”. Hein berean zerbitzua publifikatzeko bidea arintzeko nahiz hitzarmen duina izateko baldintzak eskatzeko baliatu dute langileek bilkura. Horren ondoren udaletxearen atarian elkarretaratzea egin dute.

Aurrera egin baino, kontrako norabidearen alde egin duela enpresak azaldu dute langileen ordezkari diren ELA eta LAB sindikatuek: “Udalak hitzarmena hobetzeko agindu dituen baliabide ekonomikoak bere etekinetara bideratu nahi ditu Matia Goxarak. Langileen baldintzak prekarioak dira”. Ituna hobetzeko honako baliabideak ezarri ditu udalak: urteko 25.500 euroko soldata gordina langileentzat, gutxieneko asteko lanaldiak 28 ordukoak izatea, eta langileek gaixotasun arruntak dituztenean baja hartu behar izatekotan soldata osotasunean jasotzea, besteak beste.

Udalaren planteamenduarekin ados dira oro har langileak. Alta, hobekuntza horiek enpresak bere mesederako erabili nahi dituela berretsi dute gaurkoan ere langileek, eta horrelakoak ekiditeko zerbitzua publiko eta zuzenean udalaren menpeko izatea beharrezkoa dela aldarrikatu dute.

Urrian aterako du Pasaiako Udalak zerbitzuaren lizitazio berria. Horren araberako lan itunaren negoziazioak oker doazela azaldu dute langileek, “enpresak atzera egin du, denbora galdu eta negoziazio epea laburtuta”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.