Gaza eta flotillari babesa adierazteko elkarretaratzea
Orereta Palestinarekin herri dinamikak deitu du elkarretaratzera bihar 19:00etan, flotillak bi eraso jazo ondotik.
Elkartasun flotillari babesa erakustera eitu dute. Gazara bidean da Global Sumud Flotilla zerrendara laguntza humanitarioa irisarazteko, baina bidean bitan eraso dute, drone bidez, Tunisian. Sare sozialen bidez eman dute bi eraso horien berri elkartasun flotillan parte hartzen ari diren kideak.
Israelen genozidioa salatu, eta gazatarrek oinarrizkoak dituzten elikagai, ura, eta botiken blokeoa gainditu eta korridorea sortu nahi dute elkartasun mugimendua osatu duten pertsonek bildu duten laguntza guztia irisarazteko. Palestinari elkartasuna adierazi, haren askatasuna aldarrikatu eta hara bidean den elkartasun flotillari babesa adierazteko elkarretaratzera deitu du Orereta Palestinarekin herri dinamikak.
Bihar, osteguna, izango da elkarretaratze hori, 19:00etan hasita, Zumardian. Iniziatiba osatzen duten kideek deia zabaldu diete herritar guztiei bertaratu daitezen eta protestarekin bat egin dezaten.
