
Hilaren 15ean, astelehenarekin, zabalduko du programa horietan izena emateko epea udalak. Familian Hezi programa, Ludotekak eta Gaztelekuak urriaren 1etik aurrera hasiko dute jarduna.

Lezoko pilota klubak eskolan izena emateko aukera zabalik dela jakinarazi du. Entrenamenduen ordutegien berri ere eman du.

Hamaseigarren urtez jarraian kontsumo taldeko kideak elikatuko ditu Arraztalok. Astelehenero egingo dute saskien banaketa, 18:00etan plazan.

Herriko 50 eragile baino gehiagoren bultzadarekin Palestinari babesa adierazi eta Israeli genozidioa eteteko mobilizazioa egingo dute larunbat arratsaldean, festak hasi aurretik.

Herritar talde batek salatu duenez 2023ko San Tomas egunean muntai polizial bat eman zen herrian. Horren ondorioz, 9.375 euroko isuna eta 3 urteko espetxe zigorra eskatzen dute herritar baten kontra.

Poesia Egunen azken ekitaldia egingo dute bihar (hilak 11, osteguna) Iturriozko dorretxean. Haur eta gazteen txanda izango da.

Orereta Palestinarekin herri dinamikak deitu du elkarretaratzera bihar 19:00etan, flotillak bi eraso jazo ondotik.

Azaroan kaleratuko duen disko berriaren aurrerapen kantuaren berri eman du musikari lezoarrak. Dolua da azken lan horren oinarri.

Prentsa ohar bidez azaldu du bere desadostasuna, joan den ekainean egin zuen moduan.