Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hamaika programa haur, gazte eta familiei begira

Hilaren 15ean, astelehenarekin, zabalduko du programa horietan izena emateko epea udalak. Familian Hezi programa, Ludotekak eta Gaztelekuak urriaren 1etik aurrera hasiko dute jarduna.

Narbarte, Cruz, Zorzano, Arozena eta Muñoz.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/09/10

Haur, gazte eta familiei begirako programak martxan jarriko ditu Errenteriako Udalak urriaren 1ean, eta horietan parte hartzeko izena emateko epea datorrren astelehenean, hilak 15, zabalduko du. Gaur eman dute ikasturte honetarako ondu duten eskaintza zabalaren berri Itsaso Cruz Hezkuntza zinegotziak, eta Aitor Zorzano Gazteria zinegotziak, Patricia Arozena Hezkuntza teknikaria, Sandra Muñoz Familian Hezi programaren koordinatzailea, eta Ibai Narbarte ludoteketen eta gaztelekuen koordinatzailearekin batera, Erdialdeko  ludotekan.

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere, 0-17 urte arteko haur, gazte eta familiei begirako aisialdi eta zerbitzu eskaintza ondu du udalak, “gainera familiak ere badira zerbitzuaren hartzaileak”. Zerbitzuetarako izen emateak telematikoki egiteko aukera izango dela azaldu du Zorzanok (klik hemen) hilaren 15etik aurrera. Izena emateko epea hilaren 25ean bukatuko da, baina hala ere, plazak geratuz gero, ikasturtean zehar ere izena emateko aukera izango dela jakinarazi du Zorzanok, “eta behin zerbitzuak martxan jarrita familiek aukera  izango dute urriaren 31ra arte edozein programatan parte hartzeko aukerari uko egiteko, ordainpeko zerbitzuetan dagokien tarifa ordaindu gabe”.

Familian Hezi programaren gainekoak Itsaso Cruzek azaldu ditu eta gogorarazi du familiei zuzendutako programaren helburua dela familien beharrei erantzutea eta eredu hezitzaile positiboak eraikitzen eta sustatzen laguntzeko gune ezberdinak eskaintzea. Hori horrela, lau zerbitzu barnebiltzen ditu programak:  familia gunea, saio monografikoak, familia taldeak eta bakarkako arreta.

Familia gunea 0-6 urte arteko haur eta familiei begirakoa da eta interesdunek guneak eskaintzen dituen edozein txandetan hartu ahalko dute parte: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara; astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara, edo larunbatetan 10:00etatik 12:00etara, betiere aforoa bete arte.

Parte hartzeko ezinbestekoa dela izena ematea azaldu du Cruzek, telematikoki (klik hemen) edo udaleko zein Aldakoeneko Zu zerbitzuetan, presentzialki. Ordaindu beharreko kuota, 45,17 eurokoa da eta helbideratze bidez ordaindu beharko da.

Saio monografikoak haur eta gazteen hezkuntzari lotutako gai zehatzak lantzeko saioak direla eta urrian hasita hiruhilabetero saio bat izango dela azaldu du Cruzek, “gaiak antzekoak izaten dira urtero, interesa eta kezkak antzekoak izaten direlako, baina horiek familiekin adosten dira euren interes eta beharren arabera”. Familia taldeen bidez, berriz, esperientzia pertsonaletatik abiatuta gaiak modu kolektiboan lantzeko tresna eta baliabideak lortzen dituzte parte hartzaileek; urrian hasita, hilero bilduko dira.

Saio monografikoak zein familia taldeak guraso edota heldu erreferenteei zuzenduta daudela jarri du nabarmen zinegotziak, “saioak adin tarteka osatzen dira, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza”.

Zerbitzu horiek doakoak dira baina parte hartzeko izena eman beharko da saio bakoitzean (klik hemen).

Familian hezik eskaintzen duen azken zerbitzua bakarkako arreta da. Doakoa da zerbitzu hori ere eta 0-16 urte arteko haur eta gazteen familiei behar zehatzei modu pertsonalizatuan erantzun nahi di, eta arreta telefonoz, bideo deiaz edo posta elektroniko bidez jaso ahal izango da.

Ludoteka eta Gaztelekuak

6-12 urte arteko haurrek ludotekak izango dituzte  eskura, Agustinak, Beraun, Erdigunea, Gabierrota, kaputxinoak eta Markolan. Zorzanok nabarmen jarri du “aisialdi hezitzailerako” guneak direla eta haurren “garapen sozial eta afektiboa sustatzeko” jarduerak eskaintzen dituztela “balioetan oinarritutako hezkuntzan berariaz eraginez”.

13 eta 17 urte arteko gazteek berriz Beraungo eta Gabierrotako Gaztelekuak izango dituzte eskura, “gazteei begirako espazio hezitzaileak dira eta hezikidetza, balioak eta parte hartze aktiboa sustatzen dira bertan”. Nahi duenak ludoteketara gerturatu daitekeela astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era eta gaztelekuetara asteazkenetik larunbatera 17:30etik 20:30era esan dute, “zerbitzua ezagutzeaz gain, izena emateko aholkularitza jaso ahalko dute. Ordaindu beharreko kuota ludoteketan parte hartzeko, honakoa:45,17 euro urte osoa, helbideratze bidez. Gaztelekuak, doakoak dira.

Erabiltzaileen gaitasun ekonomikora egokituko ditu udalak zerbitzu hauek ere. Hori horrela, ordainpekoz erbitzuetako batean ziena ematearekin batera, gaitasun ekonomikoaren arabera prezio publikoa egokitzeko eskaera egin daiteke.

Programen gaineko zalantzak argitu edota informazio gehiago behar dutenek Gazteria sailarekin harremanetan jar daitezke posta elektronikora idatzita (klik hemen), 943 44 96 06 telefono zenbakira deituta edo webgunean (klikatu hemen) kontsulta eginda.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.