Euskararen historia hizpide Oiartzunen
Urriaren 11tik abenduaren 13ra arte iraungo du 'Euskararen historia. Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria' hitzaldi zikloak.
Joan den urtean Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleen elkarteak Altzoko kultura batzordearekin batera ‘Gure hizkuntzaren historiari buruzko ikastaroa’ antolatu ondoren, ziklo berbera ekarri du aurtengoan Ttur-tturrek Oiartzunera.
Hala, urriaren 11tik abenduaren 12ra ‘Euskararen historia. Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria’ hitzaldi zikloak bost saio izango ditu. Solasaldi guztiak larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara, Haurtzaro Ikastolako jantokiaren goiko solairuan izango dira.
“Hizkuntzalaritzan, historian zein soziolinguistikan adituak” diren zenbait hizlarik parte hartuko dute, besteak beste, Borja Ariztimuñok, Blanca Urgellek, Haritz Azurmendik edo Goiatz Oiartzabalek. “Euskalgintzak murgilduta dauden ahotsek” ere tokia izango dute.
Hilaren 15etik 28ra arteko epea ireki du Ttur-tturrek izena emateko, eta guztira 20 euroko prezioa izango du. Internetetik emateko izena Oiartzungo Udalaren webgunearen bidez gonbidapena eskatu behar da lehenik, eta ondoren ES27 3035 0126 61 1260037425 kontu korrontera egin behar da ordainketa. Ordainketaren agiria oiartzun@tturttur.eus helbidera bidali behar da. Bestetik, Ttur-tturren bulegora gerturatuz edo 943 26 01 82 telefonora deituz ere izena eman daiteke.
Hitzaldi zikloaren egitaraua
Jakin noiztik X. mendera
- Urriak 11, 10:00-13:00.
- Borja Ariztimuño Lopez, EHUko doktorea Euskal Filologian.
Euskara, jalgi hadi kanpora, XI-VIII. mendeak
- Urriak 25, 10:00-13:00.
- Blanca Urgell Lazaro, EHUko doktorea Euskal Filologian.
Pizkundeak eta atzerakada berria, 1800-1975
- Azaroak 8, 10:00-13:00.
- Haritz Azurmendi, doktorea Gizarte Zientzietan eta Jakin taldeko kidea.
Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975-2023
- Azaroak 22, 10:00-13:00.
- Goiatz Oiartzabal Lakarra, BadaLab hizkuntza berrikuntza laborategiko zuzendaria.
Nora goaz? Etorkizunera begira. Mahai ingurua.
- Abenduak 13, 10:00-13:00.
- Idurre Eskisabel Larrañaga, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia.
- Xan Aire Hasquet, euskara teknikaria eta Plazara kooperatibako kidea.
- Jon Sarasua Maritxalar, doktorea Informazio Zientzietan eta euskaltzain urgazlea.
- Moderatzailea: Irati Odriozola Zugarramurdi, UEMAko euskara teknikaria.
