Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
JaiakPolitika

Lezoarren ahotsa mundura zabalduko da festetan

Bihar (larunbata) hasiko dira santakrutzak, 19:00etako txupinazoarekin. Aurretik, ordea, lezoarren elkartasun erakustaldia izango da, Palestinaren aldeko mobilizazioarekin.

Hilaren 5erako Gernika-Palestinak deitutako burrunbaren irudia.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/09/12

Egun seinalatuak datozenak Lezon. Bihar (larunbata) hasiko dira ofizialki Santakrutz Festak 19:00etako txupinazoarekin. Festa giroko hurrengo hitzordu jendetsua herriko elkarteen danborradena (22:45) izango da, etziko (igandea) i-14 egun handiaren atariko. Festak hasi aurretik, ordea, jaietan ere elkartasunak eta bidegabekerien salaketak tokia dutela azalduko dute: biharko 18:00etan Lezo Palestinarekin, genozioa stop! izenburupeko mobilizazioa hasiko da Gurutze Santuaren plazatik. Jendetsua izatea espero da, herriko 50 eragiletik gora ados azaldu direlako deialdiarekin, haiek denek sinatu dute mobilizazioa deitzeko testua; alta, jai guztietan gaia presente izan dadila ere nahi dute deitzaileek. Sinatzaileen zerrenda ondoko orrialdean dago. Hilaren 21era arte iraungo dute 2025eko santakrutzek. Ekitaldi guztien zerrendak HITZAren agendaren atalean ikus daitezke.

Palestinako genozidioaren kontrako ahotsa mundura zabalduko du Lezok. Hurbilean eta urrunean izaten ari diren elkartasun eta salaketa adierazpideetatik beste bat izango da herrikoa. Tanta bat gehiago. «Horrelako mobilizazio bat antolatzeko asmoarekin denbora bat bageneraman. Palestinan gaur egun gertatzen ari denaren aurrean, nola ospatu behar ditugu jaiak besterik gabe? Egia da bizitza aurrera doala. Ezin dugu gelditu. Dantza egingo dugu festetan, parranda… Baina hain da larria Palestinan gertatzen ari dena!». Hitzok Iñigo Esnaolarenak dira, Lezoko Sortuko kidea. 

Hura izan zen festei begirako mobilizazioaren lehen hariak mugitzen hasi zena: «Erakunde eta eragile askok esan edo hitz egin bai, baina zer gutxi egiten dute. Praktikan herritarrok zerbait esan behar genuela uste dut. Horri tiraka hasi zen dena. Herritarrok ezin dugu geldirik eta isilik egon».

Mobilizazioa jai batzordetik bideratu nahi izan zuen Esnaolak. Baina batzordeak ez du bilkurarik egin aspalditik, jada zeharo itxiak zituelako santakrutzen gainekoak uztailerako. «Hortaz, egoera gehiegi behartu gabe herriko eragile batzuk elkartu ginen hau abiatzeko, bilera irekian. Idatzi bat adostu genuen, eta festetan zer eta noiz egin hitzartu genuen, herriko beste eragileei atxikimendua eskatzeko. Bi-hiru aste dira horretatik. Eragileen zerrenda egin, eta lanak banatu genituen. Hamar egunean ia eragile denek baiezkoarekin erantzun digute». 

Herri lana, eta erantzuna
Herri oso bat, elkartasunez betea. Agian, Lezoko eragileen partetik inoizko atxikimendurik handiena izan duen mobilizazioa izango da biharkoa. Geopolitikaz, munduko oreka politikoetaz, erlijio eta sinismen gaietaz, edo ulergaitzak diren interes ekonomiko globaletaz ez da ulertu beharrik Palestinan Israel pertsonen garbiketa bat egiten ari dela ikusteko. Genozidioa. Azalpen gutxi behar izan dituzte lezoarrek festetan ere hori salatu behar dela erabakitzeko. Biharko mezua Palestinako herriaren aldekoa izango da, baita Israelgo Estatua egiten ari den sarraskiaren kontrakoa ere; baina baita munduko erakunde handiei eragiteko eskatzekoa ere, haiek baitute ziurrenik Israeli presioa egiteko baliabide edo indar gehien.

Biharkoaren lanketaren harira, beste gogoeta bat egin du Esnaolak. «Badago herria. Badago elkartasuna, lana, eta inplikatzeko nahi bat. Palestinaren alde oraingoan. Baina hemen badugu zerbait. Gazte asko inplikatu dira, adibidez, honen guztiaren herri lanketan. Aurrera begira ere oso kontuan hartzekoa da hori»

Mobilizazioarekin bat egin duten eragileen zerrenda

Aiton Borda, Allerru, Allerruko danborrada, Altamirako AE, Amezti Dantza Taldea, Arkirun, Betizutik, Errota guraso elkartea, Etxetxo, Lezoko EH Bildu, Lezoko EAJ, Gaintxu, Gainxurizketako AE, Gaxuxa, Hezikuntza guraso elkartea, Ikama, Iratzerri, Iruntzen, Ixkulin, Jaixki AF, Jaizkibel-Allerru Ehiza eta Arrantza Elkartea, Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa, Lezoarrak Korrikalari Taldea, Lezdi, Lezoko baserritarrak, Desfile Taldea, Lezoko Caritas, Dantzazaleak, Eztandak, Trapujale Taldea, Zinema Ttikia, Lezokoak elkartea, Lezo Institutuko langileak, Mañontzi Bertso Eskola, Munttar Txistulari Taldea, Munttarpe, Murixka, OMK, Oroitzene AEK, Orratx!, Ernai, Piztu Lezo, Lezoko Sare, Sats Herri Kirol Taldea, Lezoko Sortu, Tiñelu, Txerrimuño, Txirbilla, Xoxolur, Zabarre Taldea, Zubitxo Dantza Elkartea, Lezo Herri Eskola.

Erlazionatutako edukia70 ekitalditik gora santakrutzetanGazteek ireki dituzte santakrutzak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.