Lezo, festa bete-betean
I-14 da gaur, santakrutzetako egun handia. HITZA herrian izan da, gaurko eguneko ospakizunak kamera bidez jasotzen.
Gaur egun seinalatua da lezoarrentzat, santakrutzetako egun handia ospatzen ari baitira. Goizean zehar motorrak berotzen joateko ekitaldiak izan dira eta eguerdian heldu da une handia, I-14ko txupinazoa. Jendetza bildu da plazan, Mikel Arruti alaktearen eta haren inguruan zirenen hitzak entzuteko. Txupinaren ondoren herri argazkia atera dute bertaratutako guztiek, eta jarraian Lezo Herri Eskolara abiatu dira denak, herri bazkarian sabelak ongi bete eta festen azken txanpari aurre egiteko. Bihar astelehena bada ere, luze joko du ziur gaurko egunak, ordu txikietara luzatuko baitituzte askok aurtengo santakrutaz.
HITZA eguerdiko txupinazoan eta bazkarian izan da, eta hona bertan ateratako argazkiak eta jasotako irudiekin osatutako bideoa:
Gaurko egitaraua:
- 16:30. Goiko Plazan, haurrentzako puzgarriak.
- 17:30. Josetxo Etxandi Oroitaldiko federatuen finalak Koldobike Gezala pilotalekuan.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandiak Bekoerrotatik.
- 18:30. Lezo Herri Eskolatik, Jaixkipe txarangarekin kalejira.
- 20:30. Karlos Saldisen, Muxutruk taldearekin erromeria.
- 22:00. Zezensuzkoa Gurutze Santuaren plazan.
- 00:00. Karlos Saldisen, DJ Herra.
