Euskotrenen E2 linea indartuko dute ostegun eta ostiralean
Gipuzkoako Foru Aldundiaren hautaketa prozesu bateko azterketak egingo dituzte Ficoban, eta joan etorriak errazteko jarriko dituzte tren gehiago.
Hilaren 18 eta 19an indartuko dute E2 linea. Euskotrenek jakinarazi duenez, hilaren 18 (osteguna) eta hilaren 19an (ostirala) E2 Lasarte/Oria – Hendaia – Lasarte /Oria linea indartuko dute. Ficoban Gipuzkoako Foru Aldundiaren hautaketa prozesu bateko azterketak egingo dituzte egun horietan, eta Ficobarako joan etorriak errazteko asmoz jarriko dituzte tren gehiago.
Trena hartuko dutenei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendioa egin die Euskotrenek; horretarako aplikazioa edota webgunea erabil daitezke. Informazio gehiago nahi duenarentzat 943 33 33 33 zenbakia helarazi dute.
