2025/9/16

Aimar Fernandez de Gorostiza, garaile Zarautzen

Hainbat podium lortu ditu urtean zehar, eta igandean, hainbeste desiatutako saria lortu zuen.

EPLEren Pilota Eskolak zabalik du izena emateko epea

Aste honen hasieran abiatu dute ikasturtea esku pilotan eta palan pilota eskolako kirolariek.

Pabloeneako Mendi Jaiak, ate joka

Uda bukatzearekin batera, San Pedroko Pabloenea kalea festa giroan murgilduko da ostiraletik igandera, hilaren 19tik 21era.

Truk txapelketak irekiko ditu Ugaldetxoko festak

Ostiralean egingo dute, 22:00etan, Isastiko lokalean.

Tratamendu fitosanitarioa egingo zaie Euskadi etorbideko zenbait zuhaitzei

Trintxerpeko etorbideko 1-3 zenbakien parean dauden zuhaitz batzuek zomorro bat dute, eta tratamendua egingo zaie ostegunean (hilak 18), 06:30etik 09:00etara.

Nazio ekitaldirako autobusa antolatu du Sortuk

Hilaren 27an 50 urte beteko dira frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela. Nazio ekitaldia antolatu du Sortuk egun horretarako Iruñeko Anaitasunan.

Trintxerpeko Itsastarrak Pirinioetara joango dira, asteburu pasa

Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak Ordesa eta Monte Perdido parke nazionalera joango dira hilaren 20an eta 21ean. Orotara, bi irteera egingo dituzte.

Jaietan sortutako 'zarata arazoengatik' kezka azaldu du EAJk

Madalenetan zein bukatu berri diren Beraungo jaietan "gehiegizko zarata" sortu dela-eta kexa zabaldu dutela bizilagunek azaldu du EAJk prentsa ohar bidez.

Txiki eta Otaegiren erailketaren urteurrenaren harira, hitzaldia egingo du bihar Sortuk

Askatzera lotuak ekimenaren barnean egingo dute solasaldia. Irailaren 27an Iruñean egingo den ekitaldirako autobusak iragarri dituzte.

Gehiago