Pabloeneako Mendi Jaiak, ate joka
Uda bukatzearekin batera, San Pedroko Pabloenea kalea festa giroan murgilduko da ostiraletik igandera, hilaren 19tik 21era.
San Pedroko Pabloenea kaleko Mendi Jaiak gainean dira. Uda bukatzearekin batera, sanpedrotarrak festa giroan murgilduko dira ostiraletik igandera, hilaren 19tik 21era. Jai Batzordeak gustu eta publiko guztiak aintzat hartu dituen programazioa ondu du, ekintza mordoarekin. Hona hemen egitarau oso-osoa:
Mendi Jaiak 2025
Ostirala, hilak 19
- 19:00: Txupinazoa.
- 19:15: Buruhandiak eta txistulariak.
- 20:30: Afaria txosnan (bakoitzak berea eraman beharko du).
- 22:00: Bingoa eta ondoren musika.
Larunbata, hilak 20
- 10:00: Diana.
- 11:00: Haur jokoak.
- 12:00: Aparraren jaia.
- 16:00: Puzgarriak eta jokoak.
- 16:00: Partxis eta dardo txapelketa (izen emateak txosnan).
- 16:00: Mus txapelketa (izen emateak Parisien tabernan).
- 17:30: Bote txapelketa (izen emateak La Cepa tabernan).
- 19:00: Buruhandiak.
- 20:00: Bokatak txosnan.
- 21:45: Karaokea.
- 23:00: DJ M Mitx.
Igandea, hilak 21
- 10:00: Diana.
- 11:00: Herri kirolak.
- 11:30: Tortilla txapelketa.
- 13:30: Herri bazkaria (izen emateak txosnan).
- 16:00: Haurrentzako emanaldia.
- 18:00: Txokolatada.
- 18:30: Buruhandiak.
- 19:15: Txupinazoa.
