Tratamendu fitosanitarioa egingo zaie Euskadi etorbideko zenbait zuhaitzei
Trintxerpeko etorbideko 1-3 zenbakien parean dauden zuhaitz batzuek zomorro bat dute, eta tratamendua egingo zaie ostegunean (hilak 18), 06:30etik 09:00etara.
Trintxerpeko Euskadi etorbideko 1-3 zenbakien parean dauden zenbait zuhaitzek Cochinilla algodonosa izeneko zomorroa dutela jakinarazi du Pasaiako Udalak. Hori dela eta, udalak tratamendu fitosanitarioa egingo die zuhaitz horiei ostegunean (hilak 18), 06:30etik 09:00etara. Udalak nabarmendu du zuhaitz horien garbiketak ez duela eragin handirik izango trafikoan eta oinezkoengan. Lanak bukatu ondoren, zuhaitzen azpiko eremua hesituko dute langileek.
