Truk txapelketak irekiko ditu Ugaldetxoko festak
Ostiralean egingo dute, 22:00etan, Isastiko lokalean.
Ugaldetxoko festak hurbil daude, eta motorrak berotzeko, ostiralean truk txapelketa egingo dute, 45. aldiz. Isastiko lokalean izango da, 22:00etatik aurrrera. 15 euroko sarrera izango da (errepeska barne), eta hainbat sari banatuko dituzte. Lehen saria birentzako itsaski jana izango da, irabazleen txapelez gain. Bigarrenek birentzako otordua jasoko dute, eta hirugarrenek bi oilasko eta bi kaba botila. Errepeskan ere sariak banatuko dira: bi lagunentzako otordua alde batetik, eta bi txangurro bestetik.
