
Atlantikaldiaren hamabigarrena hasi da. Denek dute lekua bertan, izan ere, lau egunerako egitarau anitza ondu du udalak hamaika eragile eta elkarterekin elkarlanean.

Hilaren 20tik abenduaren 20ra bitartean Aldaketaren Marea egitasmoa egingo da Pasaian. Aurtengo marea indartsuagoa da, eragile gehiago batu eta iraupena luzeagoa izango baita. Zikloak 40 jarduera inguru izango ditu.

Pasaiako Udalak etxebizitzen egoeraren diagnostiko batean oinarritutako ekintza plan bat osatu du, lau ardatz estrategikotan banatuta dagoena.

Goizean, urtero legez, ikasleek egin diote harrera Atlantikaldiari. Errenteria-Oreretako ikastetxeetako LH4 mailako gaztetxoak izan dira protagonista zeharkaldien pasaportea jarduerarekin.

Argazki erakusketa, tailerrak, jolasak eta bizikleten bigarren eskuko azoka ere antolatu dute hilaren 22tik 26ra bitartean.

Eskualdeko telebistaren 400 zintatik gora analogikotik digitalera pasa dituzte Mikel eta Gexan Mendizabalek. Udalen esku dago orain material hori guztia.

80 haurrek eman dute izena Atletismo Eskolan, eta oraindik ere izen ematea zabalik dago.

Lehenik, herrian erosketak egiteko aurrezki bonuen kanpainarekin bat egin nahi duten establezimenduek izena eman behar dute. Urritik erabili ahal izango dituzte bonuak herritarrek.

Larunbatean eta igandean bi partida izango dira.