Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lezo Bonuak, berriz ere martxan

Lehenik, herrian erosketak egiteko aurrezki bonuen kanpainarekin bat egin nahi duten establezimenduek izena eman behar dute. Urritik erabili ahal izango dituzte bonuak herritarrek.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/09/18

Lezo Bonuak berriz ere martxan jarriko dituzte. Lehenik eta behin herrian erosketak egiteko aurrezki bonuen kanpainan nork parte hartu nahi duen zehaztu behar da, eta horri begirako izen emate epea zabalik da: Lezoko denda, komertzio, ostalaritza gune edo zerbitzuen eremuko negozioei izena eman dezatela eskatu diete Leozko Udalak eta Lezokoak Merkatari, Ostalari et Zerbitzu elkarteko kideek; Oarsoaldea Garapen Agentziaren babespean abiatu dute kanpaina. Hala, establezimenduei begirako izen ematea zabalik da, hilaren 29ra arte. Eskaera hori online (ziurtagiri digital bidez) egin behar dute interesdunek: baliatu esteka hau eskaera atarira joateko. Deialdiaren oinarri zehatzak ikusteko sakatu hemen.

Oarsoaldea Garapen Agentziak jakinarazi du laguntza emango diela hala nahi duten establezimendu guztiei. Bonuen kanpainan parte hartzeko tramitazio lana egin behar da, eta zeregin horretan agentziaren babesa izango dutela azaldu dute: 943 49 41 29 telefono zenbakira dei dezakete denden edo negozioen arduradunek, edo posta elektronikoa ere balia dezakete.

Behin bonuak erabili ahal izango diren establezimenduen zerrenda osatuta, bonuak erabili ahal izateko epea zabalduko da. Txartel edo bonu bakoitzak 3,5 euroko prezioa izango du, eta horietako bakoitzarekin 5 euroko balioa (gutxienez) duen erosketa egin ahal izango da; 1,5 euroko tartea Lezoko Udalak hartuko du bere gain. 18 urtetik gorakoek bakarrik eskuratu ahalko dituzte bonuak: urriaren 13tik azaroaren 30era arte izango dira indarrean. Bonuak, horiek erosi diren establezimenduetan erabili behar dira, eta erosi dena bonuen zenbatekoa baino txikiagoa bada, diru alde hori ez da inolaz ere eskudirutan itzuliko. Gutxienez bost euroko erosketak egin behar dira bonuaren deskontuaz baliatzeko.

Aurrerago emango dute kanpaina parte hartuko duten establezimenduen zerrenda.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.